Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Memoriaren Eguna Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/10

Erakusketa bibliografikoa (2015eko Azaroaren 10etik 30 arte)

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak liburu erakusketa xume bat antolatu du, Memoriaren Egunaren ospakizunekin bat egiteko. Azaroaren 10ean ospatzen da egun hau, indarkeriaren biktimen oroimenez. Aurten oroimenaren Institutua, Gogora, inauguratu da Bilbon, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituen bakearen aldeko programen gehiengoa, eta biktimen oroimena eta aitorpena, bertan bilduko dira. Liburu erakusketan, Gabriela Ybarraren "El comensal" eleberria aurkezten dugu. Argitaratu berri den lan honetan, Ybarrak bere aitonaren erahilketa eta bere amaren heriotza (minbiziaren ondorioz) azaltzen ditu, modu hunkigarrian. Horrez gain, Fernando Arambururen "Los peces de la amargura" eta "Años lentos" liburuak, eta "Regreso a Etxarri-Aranatz" eta "Vidas rotas" lanetan jasotako testigantzak kontsulta daitezke erakusketan. Azkenik, beste bi lan formato elektronikoan kontsultatzeko estekak luzatzen dira: Raul Lopez Romoren "Informe Foronda", eta "En pie de foto: la mirada de la víctima" argazki erakusketaren katalogoa.