Katalogoan bilatu

Oharrak

LEIOA: 8 eta 9 signaturetako Ikerketa Gela aste betez itxita

Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Leioa) Ikerketa Gelaren solairuartekoan dauden 8 eta 9 signaturak dituzten liburu guztiak mugitu behar ditugu (Hizkuntzalaritza, Literatura, Geografia, Historia eta biografiak), eta horren ondorioz gela aste betez itxita egongo da.

Bertoko liburuak irakurtzeko edo maileguan hartzeko erreserba egin beharko da. Erreserba prest dagoenean erabiltzaileak posta elektronikoko mezua jasoko du, 2. solairuko mostradorean jasotzeko.

Eragozpenak barkatzeko eskatzen dizuegu, baina lan handiegia zen udan egin ahal izateko, langile guztiak egon gabe ezinezkoa baitzen.

Argitaratze data: 2019/09/13