Katalogoan bilatu

Bilaketa aurreratua

Nire Kontua

Sarbidea Nire Kontura. Lehen aldiz sartzeko erabili zure UPV-EHU-ko posta elektronikoa (.eus) eta zure erabiltzaile zenbakia (unibertsitateko txartela) azken letrarik gabe.

Albisteak

Azterketak = antsietatea? Nola kontrolatu. Liburu erakusketa.

Bizkaiko Campuseko Liburutegia (Leioa), 2018ko maiatza-ekaina

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/09

Estres fisiologikoa % 42 gutxitzen da eta errendimendu akademikoa 1,4 puntu hobetzen da.

UPV/EHUko ikerketa baten arabera, arnasketa sakona, ikuspegi positiboa eta muskulu erlaxazioa konbinatzen dituzten teknikak erabiltzeak lotura du azterketen aurreko antsietatea murriztearekin eta errendimendu akademikoa hobetzearekin.

https://www.ehu.eus/eu/-/20171127_biofeedback

Azterlanaren emaitzek argi eta garbi erakusten dute: antsietate mailak apaltzea beharrezkoa da azterketaren egunera ezin hobeto iristeko. Hori dela eta, Bizkaiko Campuseko Liburutegiak erakusketa bat osatu liburuekin eta beste material batzuekin (bideoak, laminak…), eta Liburutegiko hallean jarri, ikasleei eta gure unibertsitateko gainerako langileei estresa eta antsietatea gainditzen eta kontrolatzen laguntzeko. Materialok askotariko alderdiak jorratzen dituzte: besteak beste, ikasteko teknikak eta estresa eta antsietatea erlaxazioaren, pilatesen, yogaren, tai chiaren eta halakoen bidez kontrolatzeko teknikak.

Gogoan izan: “Mens sana in corpore sano” esaldi famatua, Decimus Iunius Iuvenalis poeta erromatarrak II. mendean idatzia, indarrean dago oraindik ere.