Katalogoan bilatu

Albisteak

UNE arauak online kontsulta AENORmás-plataformaren bitartez

Lehenengo argitaratze data: 2017/02/22

Urte honetatik aurrera UNE arauak online kontsulta daitezke AENORmás plataforma berriaren bitartez. Horretarako unibertsitate sarean sartuta izan beharko duzu (edo bestela VPN erabili). Plataforma horrek UNE arauen bilduma osoa bistaratzeko aukera ematen du, baina ez imprimatu edo dekargatzeko baimenik. Bi aukera hauek Bilboko Ingeniaritza Eskolako bibliotekan soilik daude eskuragarri. Arauaren baten digital edo paperezko kopia nahi izanez gero, biblioteken arteko mailegu eskari orria betez eskatu beharko duzu (IIL, AZL). Gradu edo graduondoko ikasleek beren bibliotekara jo beharko dute eskaera bideratzeko.