Katalogoan bilatu

Nire Kontua

  • Katalogo berriaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.

  • Datu base eta E-Baliabideak: VPNrik gabeko sarrera. Katalogoaren bidez VPN gabe nola sartzen den jakiteko kontsulta ezazu honako dokumentu hau. (PDF, 884 KB)

Albisteak

null

‘Babelgo Liburutegia XII' Carlos Santamaría Zentroan

Erakusketa

Lehenengo argitaratze data: 2016/01/22

José Ignacio Díaz de Rábago artistaren "Babelgo liburutegia XII" instalazioarekin, UPV/EHUk #donostia2016, Europako Kultur Hiriburua ekimenarekin bat egiten du. Instalazioak liburua oinarri hartzen du, objektu artistiko gisa, eta Carlos Santamaría Zentroaren ezaugarri espazialak eta arkitektonikoak nabarmentzen ditu. Egokiro, Gipuzkoako Campuseko eraikin ezagunak Biblioteka hartzen du. Hortaz, liburuak, artea eta kultura elkartu ditugu 2016an Donostiaren Kultur Hiriburutasuna ospatzeko ekitaldiekin bat egiteko.

Urtarrilaren 22an inauguratuko da, Donostia 2016ri hasiera emateko programaren barruan, eta urte osoan egongo da ikusgai. "Babelgo liburutegia" ipuin bat da; bertan, Jorge Luis Borgesek betiereko liburutegi batez osatutako unibertso baten inguruko gogoeta egiten du. Liburutegi hori gizakia sortu aurrekoa da, eta liburu guztiak ditu, nahierara ordenatuak.

José Ignacio Díaz de Rábagoren ‘Babelgo liburutegia XII' instalazio saila Europa eta Ameriketako liburutegi eta kultur-erakunde garrantzitsuetan erakutsi da 1997az geroztik. Instalazio sail hau liburuaren gaiari buruz egin den handienetakoa eta garrantzitsuenetakoa da.

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ekarri du instalazio hau Carlos Santamaria Zentrora, Unibertsitateko Biblioteka kokatzen den lekura, hain zuzen ere. Díaz de Rábagok liburuaren fisikotasuna irudimenaren gai egiten du obra honetan, eta, bere ibilbidean ohikoa den legez, instalazioa erakusketa aretotik kanpo kokatu du. Artistaren lanak eraikinaren atondo zabala  hartu du, barruko arkitekturarekin eta Zentroaren eta Bibliotekaren eguneroko jarduerekin nahasteko asmoz. ‘Babelgo liburutegia XII' honetan, bi mila inguru liburu airean daude, lebitatzen, ohiko funtzio eta testuingurutik kanpo, hiru mila bat metro kubikoko espazio hutsa betetzen.

José Ignacio Díaz de Rábago Madrilen jaio zen 1950. urtean, eta Kopenhagen bizi da 1978az geroztik. Filologia Hispanikoa eta Arte Plastikoak ikasi zituen. Pintore eta eskultore ikasketak egin zituen eta, 1985etik aurrera, neurri handiko instalazioetan espezializatu da. Horrez gain, Díaz de Rábagok poesia idazten du eta 1985ean, poesiako lehen saria irabazi zuen Instituto Español de Emigración erakundeak antolatutako sariketan. Poeta gisa "Poemas del instante" (2001), "Molinos de papel y viento" (2011) eta "Humaredas" (2015) liburuak argitaratu ditu.