Katalogoan bilatu

Nire Kontua

  • Katalogo berriaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.

  • Datu base eta E-Baliabideak: VPNrik gabeko sarrera. Katalogoaren bidez VPN gabe nola sartzen den jakiteko kontsulta ezazu honako dokumentu hau. (PDF, 884 KB)

Albisteak

null

UPV/EHU-ko Biblioteka eta WorldCat

2016. urte hasieratik hona UPV/EHUko biblioteka OCLCk kudeatutako WORLDCAT on-line katalogoan integratua dago

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/15

Integrazio honek abantaila ugari eskeintzen digu:

  • Gure funtsak mundu mailan ezagutzera ematea
  • Unibertsitateko bibliografi ondarea zabaltzea
  • Gure erabiltzaileei milioika baliabiderekin konektatzeko aukera (372 milioitik gorako bibliografi baliabide)
  • Gure biblioteka nazioarteko sare kooperatibo batean integratuko da, non jakintza eta baliabideak partekatuko diren eta
  • Informazio sarbide unibertsala ematen zaigun.

1967.ean sortua, OCLC biblioteketarako ikerketa eta informatika zerbitzuak garatzen dituen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Helburutzat biblioteka erabiltzaileei informaziorako sarbidea ahalik eta errazen ematea du. 171 lurraldetan banatutako 72.000 bibliotekek erabiltzen dituzte OCLCren zerbitzuak, beraien baliabideak lokalizatu, eskuratu, katalogatu, mailegatu, gorde edota kudeatzeko. Ikertzaile, ikasle, irakasle, bibliotekari, profesional, etabarrek erabiltzen dituzte OCLCren zerbitzuak internet bidez bibliografi informazioa, laburpenak eta testu osoak eskuratzeko. OCLC eta bere biblioteka bazkideek elkar lanean dihardute WorldCat sustatu eta kudeatzen, munduko on-line datu- base handiena eraikitzen.