Katalogoan bilatu

Bilaketa aurreratua

Nire Kontua

Sarbidea Nire Kontura. Lehen aldiz sartzeko erabili zure UPV-EHU-ko posta elektronikoa (.eus) eta zure erabiltzaile zenbakia (unibertsitateko txartela) azken letrarik gabe.

Albisteak

Giza Eskubideen inguruko erakusketa bibliografikoa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/26

Liburuaren Nazioarteko Eguna ,apirilaren 23tik maiatzaren bukaerara arte, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak Giza Eskubideen inguruko erakusketa bibliografikoa eskeintzen du. Jarduera hau “Giza Eskubideei Begira” izeneko erakusketa ibiltariarekin lotu nahi  dugu, egun Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi Aretoan ikusgai dagoena. Erakusketa xume honekin Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak bat egin nahi du Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren hirurogeita hamargarren urteurrenaren oroitzapenarekin. Aukeraketa bibliografiko hau egiterakoan, irakurlearen aurrean jarri nahi izan ditugu Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikuluen inguruko gure funtseko zenbait liburu. Horietako ikerketa eta hausnarketa batzuk UPV/EHUn jardun zuten eta diharduten irakasle eta ikerlariok sortuak dira. Erakusketa gure bibliotekako Irakaskuntza Aretoan dago kokatuta.