Mailegua. Mailegua nola berritu. Erreserbak (ikasleak)

Unibertsitateko Bibliotekako funtsetan liburuak, aldizkariak, tesiak, ikus-entzunezko materialak eta bestelakoak ditugu. Ikastegi guztietako biblioteketan kontsulta ditzakezu.

Gainera, unibertsitateko txartelarekin, UPV/EHUko edozein bibliotekatatik bost liburu atera ditzakezu maileguan zazpi egunerako (gehienez ere), edo, graduondoko ikaslea bazara, hamabost liburu batera. UPV/EHUko edozein liburutegitara itzul ditzakezu.

Katalogoaren bidez UPV/EHUko edozein bibliotekatako liburuak erreserba ditzakezu, eta aukeratu dezakezu zein bibliotekatan jaso gura dituzun ("Oinarrizko bib." marka daukatenak izan ezik, horiek beren bibliotekan bakarrik jaso ditzakezu).

Mailegua hiru aldiz (gehienez) berritu dezakezu web orriaren bidez, "nire kontuan" sartuz, edo nahi beste aldiz bibliotekan bertan, baldin eta liburua beste pertsona batek erreserbatu ez badu eta zigorrik ez baduzu.

Informazio gehiago gura izanez gero (mailegu motak, mailegatu ezin diren materialak, galdutako edo hondatutako materialak eta abar), irakurri Maileguen Araudia.

Mailegatu ezin diren materialei dagokienez, UPV/EHUko biblioteka guztietan fotokopiagailuak eta eskanerrak daude bibliotekako funtsak kopiatzeko, betiere jabetza intelektualaren eta egile-eskubideen gaineko legediak finkatzen dituen baldintzen barruan.