Ordenagailu eramangarriak

Maileguan eska daitezkeen ordenagailu eramangarriak Unibertsitateko Bibliotekan jarduera eta lan akademikoak egiteko bakarrik erabili daitezke.

Ordenagailu hauek erabiltzeko EHUko unibertsitate-txartela eduki behar da, dagokion bibliotekan eguneratua, eta gainera Unibertsitateko Bibliotekarekiko betebeharrak egunean izan behar dira. Ordenagailuaren erabilera egokiaren ardura izango du erabiltzaileak.

Saio bakoitzaren iraupena 2 ordutakoa izango da gehienez ere. Dena dela, eskaera asko badaude iraupena murriztu daiteke. Ordenagailuaren itzulpenean atzeratzeak zerbitzu honen, eta Unibertsitateko Bibliotekaren beste zerbitzuen, etenaldia ekar dezake.

Internetera WIFIaren bidez konektatzeko Unibertsitateak erabiltzaile bakoitzari emandako pasahitza erabili beharko da.

Ez gorde dokumenturik ordenagailuan, saioa bukatutakoan edo ordenagailua itzaltzean ezabatuko dira eta. Informazioa aldizka USB memorian edo CD-ROM batean gordetzea, edo posta elektronikoz bidaltzea gomendatzen da. Ordenagailuan instalatutako programekin berdin gertatuko da, saioa bukatutakoan automatikoki desinstalatuko dira, beraz, programaren baten eguneratzea edo instalazioa beharrezkotzat jotzen baduzu, bibliotekako langileekin hitzegin.

Bibliotekako langileek ordenagailua erabiltzerakoan izan ditzakezun zalantza edo arazoak konpontzen lagunduko dizute.

Izan gogoan honako hauek:

  • Ezin dira kontsultatu eduki ilegalak, pornografikoak, arrazistak edo sexistak izan ditzaketen web orriak, ezta legeek babestutako banakako edo taldeko balioen aurkakoak ere.
  • Ezin da ordenagailua erabili irabazizko ekintza edo negozioetarako, ezta Unibertsitateari gastua ekar diezaioketen jardunetarako ere.
  • Ezin da ordenagailua besterik gabe nabigatzeko (atsegin hartzeko, olgetako) erabili.

Derrigorrezkoa da copyright eskubideak errespetatzea.

  • Ordenagailu eramangarriak arazoren bat badu edo ez badu ondo funtzionatzen Bibliotekako langileei adierazi berehala.
  • Erabiltzaileak ordenagailu eramangarriaren zaintze eta erabilera egokiaren ardura izango du maileguak irauten duen bitartean. Ordenagailua edo bere osagarriren bat galduz gero, erabiltzaileak izango du birjartzeko ardura. Zerbitzu honen erabilera desegokiak beronen etenaldia ekarriko du, eta gainera dagozkion diziplinako neurriak hartuko dira eragindako kalteen arabera.
  • Kontuz ibili eta ez utzi ordenagailu eramangarria bakarrik.

Ordenagailua piztuta eta osagarri guztiak onik daudela itzuli behar da mailegu-mahaian. Bibliotekako langileek egoera onean dagoen ala ez egiaztatuko dute.

Oharra: Zerbitzu hau ez da eskuragarria Arabako Campuseko Bibliotekan aldi baterako.