Breadcrumb

Eduki publikatzailea

2018-2019 Ikasurtean Berdinen Arteko Tutoretza Planean Parte Hartzeko Ikasleak Hautatzeko Deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/20

Irudia

“Tutoretza Ekintza Plana: berdinen arteko tutoretza” ekimenaren helburua honako hau da: “unibertsitateko ikasle berrien egokitzapen-premiak asetzea eta ikasle horiek akademikoki, gizarteari begira eta pertsonalki unibertsitatean txertatzeko egin behar duten bidea erraztea. Horretarako, goragoko mailetako ikaskideek daukaten esperientzia baliatuko da.”

Funtsean, informatzeko, aholkatzeko, orientatzeko eta laguntzeko sistema bat ezartzen du planak, lehenengo mailako ikasleentzat interesgarriak diren hainbat gairi dagokionez. Gai horiek lau arlotan banatzen dira: akademikoa, kudeaketakoa, administraziokoa eta zerbitzuetakoa. Testuinguru horretan, Graduko goragoko mailetako ikasleen parte-hartzea aurreikusten du planak, ikasle tutore gisa. Gure ustez, ikaslea bera izan daiteke bitartekorik onena ikaskideari informazioa, orientazioa eta laguntza emateko, askotan  ikasleak irakasleak baino hurbilago baitaude eta errazago iristen baitira ikaskideengana. Hori hórrela, planaren oinarriak ikasle tutorearen informazio-jarduera eta lehenengo mailako ikasleekin duen elkarreragina izango dira.

 

HELBURUA
Deialdi  honen  helburua ikaslegoa hautatzea da  2018-2019 ikasturtean ikasle tutore gisa parte hartzeko Berdinen arteko Tutoretza-Planean:
     2. ikasle HH gaztelania  taldean
     2. ikasle HH euskara taldean
     6. ikasle LH taldean
     2. ikasle GH gaztelania taldean
     2. ikasle GH euskara taldean

BETEBEHARRAK
Ikasle tutoreak koordinazio-saioak egingo ditu programako irakasle koordinatzaileekin, eta planaren amaieran, egindako jarduerei buruzko txosten bat aurkeztuko du. Horrez gainera, planarekin konpromiso formal bat hartu beharko du, eta presktakuntza-prozesuan parte hartu beharko du (konpromiso-dokumentua sinatu).

Ikasle tutore gisa parte hartzen dutenei eta plana amaitzen dutenei 3 ECTS kreditura arte aitortuko zaizkie, eta, halaber, akademia-kudeaketako araudiak ikasleen ordezkarientzat jasotzen dituen eskubide berberak izango dituzte.
 

PLAZA KOPURUA: 14 (Gradu bakoitzean  2 euskara taldearentzako 2 erdera taldearentzako)

BETEBEHARRAK

  • Aurkeztuko duen Gradua honen ikaslea izatea
  •  Planarekin konpromiso formala hartzea eta prestakuntza-prozesua egitea irailaren lehenengo astean (7 ordu, bi egunetan; data zehazteko dago).


KONPROMISOAK

EHUko formakuntza tutoretza-planean parte hartzea:

  • Ikastegiko harrera saioan parte hartzea.
  • Hilero, taldeko tutoretza-saio bat egitea                                                                                                                                                                                                                                                                                                          
  • Antolatutako koordinazio-saioetan parte hartzea.                                                                                                                                                                                                                                                                                                         
  • Egindako jarduerei buruzko txosten bat egitea, baita jarraipenari eta parte hartzeari buruzko taula bat ere (amaitutakoan).


ESKAERAK

  • E-mailez bi-iue.ikasleria.zuzorde@ehu.es
  • Data: 2018ko apirilaren 9a arte.
  • Ebazpena 2018ko maiatzaren lehena baino lehenago egingo da.


BAREMOA

  • Ikasketa espedientea: 50 puntu arte
  • Prestakuntza osagarria: 25 puntu arte
  • Ateak zabalik jardunaldietan parte hartzea: 15 puntu arte
  • Ikasleen ordezkaritza: 10 puntu arte


AITORPENA

  • 3 ECTS kreditu arte
  • Unibertsitate-araudian  ikasleen  ordezkaritzarako  aitortutakoen  antzeko eskubideak