Breadcrumb

Eduki publikatzailea

2013-14 Epaimahai Bereziko deialdi gehigarria

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/10

DESAGERTZE BIDEAN DIREN TITULAZIOETAN 3. KURTSOKO IKASGAIREN BAT GAINDITZEKE DUTEN IKASLEENTZAT

Iazko ikasturtean egin zen moduan, 2013-14 ikasturte honetarako, salbuespeneko deialdi bat deitzen da graduen aurreko ikasketa planetako hirugarren mailako irakasgaien EBALUAZIO BEREZIA eskatzeko, iraungintzaren azken ikasturtean egoteagatik.Egoera honetan dauden ikasleak eskaera egin beharko matrikulatuta dauden Zentroan (eta kopia bat bidali beharko da Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzari).

Epamahai bereziko deialdi gehigarri honetan parte hartu nahi duten guztiek bete behar izango dituzte 2032-14ko Gestiorako araudiak markatzen dituen baldintzak 56. Artikuluan (Ikusi araudia)/p>

Datorren uztailaren 21ean gure Zentroan hasiko denez lehenengo mailatik gorako matrikula egoera honetan dauden ikasleei eskatzen zaie ez burutzeko beraien matrikula epamahai honen ebazpena jaso arte. Behin azken ebazpena jasota, ikasleek beraien matrikula egin ahalko dute graduetara egokituz (konpensazio eskaera ez bada onartzen), beti ere Zentroko idazkaritzan.

Ikastegiko ebaluazio berezirako epaimahaiak ebaluazio berezirako eskaria aurkeztu duten ikasleei igorri beharreko erabakian adierazi beharko die erabakitakoarekin bat ez baletor, ikasleak aukera duela erreklamazio idazkia jartzeko Epaimahai Berezi Nagusiaren aurrean 2014ko irailaren 12a baino lehen. Edozen kasutan Zrentroak ikasle hauen matrikulazioa erraztuko du.

Eskatzeko data: uztailaren 14tik 18ra arte.
Erantzuna jasotzeko data: uztailaren 24an