Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Lan-mundura igarotzeko trantsizio-bekak – Behin-betiko ebazpena

Lehenengo argitaratze data: 2020/07/03

HELBURUA

Hezkuntza-esparrutik lan-mundura pasatzeko 3 hilabeteko esperientzia enpresetan.

HAUTAGAIAK

2019-2020 ikasturtean 4. maila egin duten eta maiatza-ekainean titulua lortuko duten ikasleak.

Bilboko hezkuntza fakultateak  36 beka kudeatuko ditu.

3 hilabeteko praktikak enpresetan: 2020ko urria, azaroa eta abendua ( gehienez 30 ordu astean). Ikasleak 1.500 euro gordin jasoko ditu amaieran Unibertsitatearen bitartez.

Beka honetan onartzen den ikasleak jarri beharko du harremanetan beka garatuko duten zentro/erakundeekin. Haututako ikasle horiei informazio gehiago emango zaie izendatuak izan ondoren.

Derrigorrezko formakuntza osagarria irailean.

+INFO: Hemen klikatu