Breadcrumb

Eduki publikatzailea

BULATS CERTIUNI azterketa

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/07

1. INFORMAZIO OROKORRA

Nori zuzendua dago: Datorren ikasturterako (2016-17) Erasmus-a eskatzeko ingeleseko maila ziurtatu behar duten ikasleei.

Izena emateko eta ordaintzeko datak: 2015/10/05 - 2015/10/26.

Azterketa data: Hiru jardunaldi egingo dira. Adi: bakar batean eman behar duzu izena azterketa osoa jardunaldi bakar batean egiten baita
- 1go jardunaldia: azaroak 2, 9.30etan
- 2. jardunaldia: azaroak 2, 15.00etan
- 3. jardunaldia: azaroak 3, 9.30etan

Azterketa lekua: Elurreta Eraikineko (Nieves Cano kalea 33) AI2 informatika gelan, Arabako Kanpusean, Gasteiz.

Modalitateak: Lehen aldiz aurkezten den irakasleria, edo ez daukana behar duen maila, azterketa osoa egin beharko du ("Test cuatro destrezas"). BULATS azterketa aurretik egina daukan irakasleriak eta gaitasun batean/batzuetan maila altuagoa lortu nahi duena gaitasun horretara/horietara soilik aurkeztu ahalko da ("Auditiva y de Lectura", "Expresión Oral" eta "Expresión Escrita") Adi: ez da egiten noten batezbestekoa, gaitasun bakoitzak bere nota darama.

Iraupena: Aukeratutako modalitatearen, eta ikaslearen azkartasunaren, arabera azterketaren iraupena aldatzen da. Hauek dira gaitasun bakoitzeko gehienezko denborak: "Test comprensión Auditiva y de Lectura": 2:30 ordu; "Test Expresión Oral": 15 minutu; eta "Test Expresión Escrita" 45 minutu. Beraz, azterketa osoa, gutxi gora behera, 3 ordu eta erdi irauten du.

Lortutako notaren argitaratzea: Lortutako notak eskuragarri daude ikaslearen perfilean (ikusi aurrerago "Mi perfil de usuario"), Certiuniko web orrialdean azterketa egunetik aste batera. Pdf hau inprimatu daiteke eta MECDko diru laguntzarako aurkeztu, ofiziala eta baliozkoa baita. Ziurtagiri idatzia Certiunik bidaltzen du, gutxi gora behera, azterketa egunetik 10 egunetara.

2. MATRIKULATZEKO EMAN BEHARREKO PAUSUAK

2.1. Certiuniko webgunean izena ematea:

Web gunean sartu zuzeneko link-a https://www.certiuni-crue.org/contents/accounts/Register.aspx sakatuz eta bete ezazu formularioa erabiltzaile kontu bat sortzeko. Baieztatu zure datuak eta emaila zuzenak direla.

Bukatzerakoan sakatu "crear cuenta de usuario" honako hau agertuko da: "Se ha creado correctamente tu cuenta de usuario". 10 minututan emaila jasoko duzu.

2.2. Azterketan izena ematea:

a) Emaila jasotzen duzunean sakatu "activar cuenta" webgunera eramango zaitu. Bertan sakatu goian, eskuineko aldean, dagoen erlaitz beltzean "Iniciar sesión".

b) Sartu zure NAN-a eta hautatutako hitz gakoa, "Mi perfil de Usuario"n sartuko zara. "Jornadas de Certificación" sakatu, web orriaren beheko aldean ("Próximas convocatorias") bilatu UPV-EHUko ak eta sakatu "inscripción a la jornada".

c) Aukeratu azterketa: azterketa osoa ("Test cuatro destrezas") lehen aldia bada edo gaitasun guztietan zure maila handitu nahi baduzu; edo test zehatz bat ("Test comprensión Auditiva y de Lectura", "Test expresión Oral" y/o "Test Expresión Escrita"), parte bat bakarrik errepikatu nahi baduzu. Aukeratu hizkuntza (ingelesa). Aukeratutakoaren arabera ordaindu beharrekoa agertuko zaizu, sakatu "siguiente" (data aukeratzeko) eta aurrera jarraitu eskatzen dizuna betetzen "selección del método de pago" ra heldu arte non aukeratu beharko duzun nola ordaindu (kreditu txartela edo transferentzia). Kontutan eduki transferentziaren bitartez egiten baduzu ordainketa izena emateko azken data baino lehen (gure kasuan apirilaren 8an) egin behar duzula. Bukatzean sakatu "aceptar".

d) Email bat jasoko duzu izena eman duzula esanez (bertan azterketaren tokia eta data agertuko dira eta transferentziaz ordaintzea aukeratu baduzu bankuaren datuak ere azalduko dira). 2. email batean , helduko zaizuna beraiek ordainketa egin duzula egiaztatu eta gero, baieztatuko dizute zure matrikula (2. email hori ez baduzu jasotzen berrikusi egindako prozesua ordainketa ez baituzu egin eta beraz ez zaude matrikulatuta). Ordainketa transferentziaren bitartez egin baduzu 2. email honek 3 egun eman ahal ditu zuri ailegatzeko. Kontuz: izena ematen duzunetik 3 egunera gehienez egin behar duzu transferentzia, bestela zure eskaera ezabatuko da.

3. GARRANTZITSUA: AZTERKETA EGUNEAN

Ez ahaztu azterketa egunean emaila inprimatua ekarri behar duzula, zure NAN-a eta zure ikasle txartela. Gogoratu zure LDAP beharko duzula azterketaren ordenagailuan sartzeko.