Eduki publikatzailea

GOI-MAILAKO HEZKUNTZAN HEZKUNTZA BERRIKUNTZA NAZIOARTEKO KONGRESUA

INTERNATIONAL CONGRESS ON EDUCATIONAL INNOVATION IN HIGHER EDUCATION (Information and call)

10 urtetan berrikuntza, egitura modularra eta metodologiak aktiboak bultzatuz

UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateetan

Aurrez aurrekoa eta online.

Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Leioa. 2022ko apirilaren 6, 7 eta 8a

Hamargarren urteurrenaren testuinguruan, non EHUko Hezkuntza Fakultateek Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Pedagogiako eta Gizarte Hezkuntzako unibertsitate-gradu berriak abian jarri zituzten, irakaskuntza-berrikuntzako eredu berezi eta aitzindari bat nabarmendu nahi dugu, lau titulazioen egitura modularrean eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) IKD i3ereduaren garapenean oinarritua. Eredu propioa, kooperatiboa, eleanitza eta inklusiboa, ikasleek beren ikaskuntzaren jabe izan daitezen eta prestakuntza integrala, malgua eta gizartearen beharretara egokitua izan dadin nabarmentzen duena. Testuinguru horretan, Goi Mailako Hezkuntzan Hezkuntza Berrikuntza Nazioarteko Kongresu honen bidez, honako helburu hauek lortu nahi dira:

  • UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateetan moduluen barruan eta modulutik kanpo bultzatutako hezkuntza-berrikuntzak zabaltzea.
  •  Nazioko eta nazioarteko ponentzien bidez, berrikuntzaren bidean aurrera egiten jarraitzeko beharrari eta aukerei buruz modu kritikoan hausnartzea.
  • Unibertsitatearen eta gizarte- eta hezkuntza-eragileen arteko lankidetzari, practicumaren eta gizarte- eta hezkuntza-berrikuntzan curriculumaren bidez balioa ematea.
  • Ikasleek hezkuntza-berrikuntzan egiten ditzuten lanak ikusaraztea, hainbat lan zabalduz (GRAL, CBLetan parte hartzea, Minor, etab.).
  • Bere komunikazioak Kongresuan aurkeztu nahi dituzten UPV/EHUko gainerako fakultateetako kideekin eta nazioko eta nazioarteko unibertsitatekideekin topagune bat sortzea.

Azken helburu horretarako, lanak Kongresuan aurkezteko epea otsailaren 28ra arte barne irekiko dugu. Hainbat formatu aurkez daitezke, hala nola:

  • Aurrez aurreko edo online komunikazioak
  • Posterrak
  • Ikus-entzunezko lanak (bideoak, podcastak, infografiak)
  • Ordu 2ko tailerrak, hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako alderdi edo metodologiaren bati buruzkoak


Lan horiek formatu zientifikoan aurkezteko hiru ildoak hauek dira:

  1. Goi-mailako Hezkuntzan hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako gairen bati buruzko lan teorikoak edo literaturaren berrikuspenak.
  2. Goi Mailako Hezkuntzako curriculumean hezkuntza-berrikuntzako esperientzia praktikoak.
  3. Berrikuntza-esperientziak curriculumaren, practicumaren edo Gradu Amaierako Lanen testuinguruan, unibertsitate-prestakuntza komunitatearekin edo testuinguru profesionalarekin eta/edo Garapen Iraunkorreko Helburuen esparruarekin lotzen dutenak.

Jarraian, lanak bidaltzeko bete beharreko formularioa eta proposamenak egiteko txantiloiak erantsi ditugu.


Bidalitako lanak binaka ebaluatuko dira, eta onarpenarekin, onarpena aldaketekin edo ezespenarekin erantzungo da.
Lanak aurkezten dituzten eta aurkeztu izanaren ziurtagiria nahi duten pertsona guztiek matrikula egin behar dute. Pertsona bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu.
Zalantzarik izanez gero, kongresualeioa@gmail.com  helbide elektronikora jo dezakezue.
 

Laster argitaratuko dugu matrikulatzeko prozedura. Hona hemen tarifak:

Unibertsitateko ikasleak, hezkuntza formalaren eta gizarte-hezkuntzaren eremuko profesionalak, eta langabetuak Dohainik. Plaza mugatuak
UPV/EHUko irakasleak eta ikertzaileak* 25 euro
Unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak* 50 euro
Erdialdeko eta Hego Amerika, Afrika eta Asiako unibertsitateetako irakasleak eta ikertzaileak 25 euro

 

NORI ZUZENDUA

Nazioarteko kongresu hau hezkuntza berrikuntzaren arloan interesa duten eta parte hartzen duten unibertsitateko irakasle eta ikasleei zuzenduta dago, baita eskola- eta gizarte-hezkuntzako profesionalei ere, irakaskuntza-berrikuntzako, curriculum-berrikuntzako edo practicumaren, Gradu Amaierako Lanen eta unibertsitateko curriculumaren bidezko proiektuetan laguntzen ari direnak.
 

ERAKUNDE ANTOLATZAILEAK


UPV/EHUko Hezkuntzako hiru fakultateak: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Donostiako Hezkuntza, filosofia eta antropologia Fakultatea.


Laster argitaratuko dira programa eta batzorde zientifikoa eta antolatzailea.
 

Honako hauek dira mahaietako hizlari eta parte-hartzaile batzuk:

Darinka Ramírez Hernández doktorea. Monterreyko Hezkuntza Teknologikoko zuzendaria. Mexiko.

Maureen Kelly. Vice dean of civic engagement. Nui Galway university. Ireland.

Tammy Schellens, Simon David. Ghent University. Belgiuma.

Roberto Dainese. Bolognako Unibertsitatea. Italy.

Miguel Angel Zabalza. Irakasle emeritua. Santiagoko Unibertsitatea.

Carmen Fernández Morante. Hezkuntzako dekanoen konferentziako lehendakaria. Santiagoko Unibertsitateko irakaslea.

Nekane Beloki. Hezkuntza Orientazioko Zerbitzuko zuzendaria. (UPV/EHU).

Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga. Iraunkortasun eta Konpromiso Sozialeko zuzendaria (UPV/EHU).

Idoia Fernández. Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea. (UPV/EHU) UPV/EHUko Berrikuntza, Gizarte Konpromiso eta Kultur Ekintzako errektoreorde ohia.

Gurutze Ezkurdia. Hezkuntza Fakultateko irakaslea. Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekano ohia (UPV/EHU).

Maite Arandia. Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle erretiratua. Gizarte Hezkuntzako Graduko koordinatzaile ohia (UPV/EHU).

Maite Morentin. Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle erretiratua. Haur Hezkuntzako Graduko koordinatzaile ohia (UPV/EHU).

Estibaliz Fernández de Larrea. Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle erretiratua. Lehen Hezkuntzako Graduko koordinatzaile ohia (UPV/EHU).

Jordi Lluis Colduras. Lleidako Unibertsitatea.

Pedro Blanco. Herrigune (Leioa).

Anelia Leite. Malagako Hezkuntza Fakultateko irakaslea.

Nerea Inda. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.