Breadcrumb

Eduki publikatzailea

SIMO Saria

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/30

Cristina Arriaga

Gure Eskolako irakaslea den Cristina Arriaga irakasleak, Musika, Plastika eta Gorputz hezkuntzaren Didaktika Saileko kidea denak, SIMO Educación saria jaso dute urriaren 30ean.

 

Cristina Arriaga, SIMO Educación 2015 saria

 

"Urtero egin nahi dugu proiektu berritzailea eta sortzailea"

 

UPV/EHUko irakasleak baliabide teknologikoen erabileran oinarritutako Historias en pequeñas dosis proiektua sortu du Bilboko Irakasleen Eskolan

Historias en pequeñas dosis ekimenak SIMO Educación 2015 saria irabazi du, IKTetan oinarritutako esperientzien modalitatean; zehazki, kategoria honetan: IKT proiektu onena tresna mugikorrekin. Proiektua lau unibertsitateren elkarlanaren emaitza da: UPV/EHU, Kantabriako Unibertsitatea, Castellóko Jaume I Unibertsitatea eta Illes Balearseko Unibertsitatea. Zehazki, UPV/EHUko Bilboko Irakasle Eskolako irakasle Cristina Arriagak Musika Hezkuntzako Minor-eko Prestakuntza Instrumentala irakasgaian gauzatu du esperientzia.

Zer ekarri du SIMO Educación 2015 saria irabazteak?

Sari horrek aitorpena egin dio ikasgelan eginiko lanari. Ikasgelan berrikuntza eta sorkuntza lehenesten ditugu, ezagutza irakasteko eta ikasleek ikasTeko modu berriak esperimenta ditzaten. Gainera, sari hori lagungarri da halako jendaurreko jarduerak ezagutarazteko; beraz, alderdi horretatik ere garrantzitsua izan da jasotzea.

Zertan datza ekimen irabazlea?

Ikasleek film labur bat egin behar zuten, telefono mugikorra erabilita. Kasu horretan, oinarrizko jarraibideak eman ondoren, euren kontura eta lankidetzan sortu zuten gidoia, irudiak grabatu zituzten eta, are gehiago, soinu banda konposatu zuten. Sorkuntza lana telefono mugikorrarekin egin zen; hau da, m-learning izeneko hezkuntza joera berria aplikatu zuten.

Nork parte hartu zuen proiektuan?

Proiektuan elkarlanean aritu garen lau unibertsitateko ikasleek. Gure eskolan, 2014/2015 ikasturtean Musika Hezkuntzako Gradua egin zutenek; zehazki, lehenengo seihilekoko 70 ikasleek, laugarren mailan irakasten den "Prestakunza instrumentala" irakasgaian.

Nola baloratu zuten ikasleek esperientzia?

Oso modu positiboan. Oso motibatuta eta inplikatuta egon ziren. Esperientzia integratzailea izan zen, ikuspegi pluraletik eta anitzetik, eta hainbat testuinguru geografikotako eta kulturaletako ikasleek parte hartu zuten proiektu erkide honetan.

Hau ez da lau unibertsitateak elkarlanean aritzen zareten lehenengo aldia, ezta?.

Ez, ez da. 2013/2014 ikasturteko praktika izan zen soneto bat iruditan ematea. "Soneto viajero" izena eman zitzaion. Eta, aurten, Radiodrama bat egiten ari gara, irrati bidezko antzerkia, gai librearekin eta grabazioa egiteko edozein tresna erabiltzeko aukerarekin. Azken batean, urtero bilatzen dugu ikus-entzunezko proiektu berritzailea eta sortzailea gauzatzea, baliabide teknologikoen bidez.

Istoriak dosi txikitan: Gorilaren haserrea. Arrikitaun taldearena.