Info_Titulo_Practicum2014-2015

FAQ_Informacion-academica_Diplomaturas_Practicum-EI_EP_4

EBALUAZIOARI DAGOKIONEZ

Nork egingo du nire ebaluazioa eta zer irizpideri jarraituko die?

Ebaluazioa zure irakasle tutoreak egingo du, puntu hauek kontuan hartuta:

  • Ikastetxeko irakasle tutorearen balorazioa.
  • Irakasleen Unibertsitate Eskolako tutorearen balorazioa, praktiketako memorian eta ikasleak mintegietan eta aurreko prestakuntza aldian gauzatutako jardueretan oinarritutakoa.
  • Ikaslearen autoebaluazioa.

Logikoki, irakasgaia gainditu ahal izateko zati guztiak gainditu behar dira.

Zer ereduri jarraitu behar diot memoria egiteko?

Practicum bakoitzaren gidan dago zehaztuta.

Noiz entregatu behar dut memoria?

Epe zehatzak Practicumaren gida bakoitzean daude adierazita.

Non lor dezaket informazio gehiago edo nor argi ditzaket beste zalantza batzuk?

Informazio gehiago lor dezakezu BIUEren Practicumeko web orrialdean, Practicumeko taulan edo zure irakasle tutoreari galdetuta. Iradokizunak egiteko edo zure iritzia emateko, Praktiketako Zuzendariordetzara edo Praktiketako Batzordean dituzun ordezkariengana jo dezakezu.