Breadcrumb

Info_Informazio akademikoa-Graduko ikasketak-LH hirueleduna-Nazioartekotasunaren Aitorpena

Nazioartekotasunaren Aitorpena

Nazioartekotasunaren aitorpena:

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko Agentziak (Unibasq) graduko ibilbideari egindako aitorpena da. Ibilbidea 10 ikaslek osatuko dute eta beren TGEn (Tituluaren Gehigarri Europarra) agertuko da

Nazioartekotze ibilbidean sartzeko gutxieneko betebeharrak:

  • Lehen Hezkuntzako (hirueleduna) bigarren mailan egotea eta lehen mailako 60 kreditu gaindituta izatea.
  • Bigarren maila osoan matrikulatuta egotea (60 ECTS)
  • Ingeleseko B2 mailaren egiaztagiri ofiziala aurkeztea.
  • Atzerriko Hizkuntzako aipamena egiteko konpromisoa hartzea.
  • Seihileko batean, gutxienez, nazioarteko mugikortasuna egiteko konpromisoa hartzea.

Nazioartekotze ibilbideko ikasleak aukeratzeko irizpideak:

Ibilbidea egingo duten ikasleak bigarren mailan aukeratuko dira.

Nazioartekotze ibilbidean sartu nahi duten ikasleak aurkeztu ahal izango dira bigarren mailako ikasturtearen hasieran irekiko den deialdira. Hamar ikasle aukeratuko dira eskatzaileen artetik, irizpide hauei jarraituta:

  • Une horretara arteko espedienteko batez besteko nota (gehienez 10 puntu):
  • Ingeleseko C1 titulua edo goragokoa (0,5 puntu guztira, titulua C1 zein C2 mailakoa izan).
  • Atzerriko beste hizkuntza bateko B2 titulua edo goragokoa (0,5 puntu guztira, tituluen edo hizkuntzen kopurua dena delakoa izanda).

Atal horietan lortutako puntuazioa batu egingo da (gehienezko puntuazioa: 11 puntu), eta, eskaerak ikasle bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera ordenatu ondoren, ibilbiderako puntuazio handiena lortu duten hamar eskaerak hautatuko dira.

Puntuetan berdinketa gertatuz gero, elkarren segidako irizpide hauen arabera erabakiko da hurrenkera:

  • Espediente akademikoko batez besteko nota.
  • Ohorezko matrikula kopuru handiena.
  • Bikain kopuru handiena.
  • Oso ondo kopuru handiena.
  • Gradurako sarrera nota.

Gainera, itxarote zerrenda bat egingo da, konpromisoak betetzen ez dituzten ikasle hautatuak ordezkatzeko.

Ibilbidea egiteko gomendatzeko den profila:

Hezkuntzak motibatutako ikasleak, bereziki hizkuntzek eta kulturartekotasunak, beste kultura eta hezkuntza sistema batzuk ezagutzeko eta esperimentatzeko jakin‑mina dutenak, bai eta beste hizkuntza batzuk ikasteko gaitasuna eta interesa ere.

Ibilbidea kudeatzeko ardura Nazioartekotze Batzordeak izango du, batzordeburua den Nazioarteko harremanetarako eta mugikortasuneko Dekanordea gidaritzapean.