Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Contenido_Maquetacion_Graduak

Nested Applications

Contenido_Maquetacion_Nabarmentzeko

Contenido_Maquetacion_COVID-19

Nested Applications

Contenido_Maquetacion_Practicum

Contenido_Maquetacion_TFG

Contenido_Maquetacion_Mugikortasuna

Nested Applications

Contenido_Maquetacion_Intranet

Contenido_Maquetacion_Masterrak

Eduki publikatzailea

UPV/EHUk Lehen Hezkuntza Graduan hirueledun eredua irekiko du

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/24

2016/2017 ikasturtean lerro eleaniztunean (ingelesa, euskara eta gaztelera) ikasteko 80 plaza eskainiko ditu

Euskal Herriko Unibertsitateak izango du Lehen Hezkuntza Graduko hirueledun eredu berrian izena emateko aukera, 2016/2017 ikasturtean. Hain zuzen, guztira 80 plaza eskaintzen dira; haietatik 50, Leioan Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan, eta 30, Vitoria-Gasteizen, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Horrela, oraingo elebitasunezko ibilbidea (euskera-gaztelera) hirueledun bihurtzen da eta euskarazko plazen eskaintza mantenduko da (Bizkaiko Campusean, 150 eta Arabako Campusean, 110).

Ekainaren 20-24 bitartean, ikasleek Lehen Hezkuntza Graduan izena ematea berrestu ahal izango dute, eta euskara edo hirueledun ereduen artean aukeratu. Komenigarria da eleaniztun plana aukeratuko duten ikasleek euskarazko B2 mailaren eta ingelesezko B1mailaren baliokidea izan daitekeen gaitasun linguistiko edukitzea matrikula egiterakoan.

Gradu eta Berrikuntza arloko errektoreorde Amaya Zarragaren hitzetan, "hirueledun eredu berria ezartzea ikasleen onerako izango da. Gainera,  jendartean antzemandako hirugarren hizkuntzari buruzko eskaerei erantzungo die; baita etorkizuneko irakasle horiek hezkuntza eredu berriarekin bat datozen gaitasun linguistikoak egiaztatzeko izango duten beharrei ere."