Bilboko Hezkuntza Fakultatea

EKITALDIAK

null

Diplomen banaketa, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan

Noiz eta non

2013/01

Deskribapena

Ostegunean, urtarrilak 24, 17:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa-Erandio eremuan), UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako 2011-2012 promozioko tituludunei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Promozio hori 526 ikaslek osatzen dute: Gizarte Hezkuntzan, 120k; Haur Hezkuntzan, 140k; Lehen Hezkuntzan, 129k; Musika Hezkuntzan, 75ek eta Atzerritar Hizkuntzan, 62k. Hauxe izango da Iñaki Goirizelaia, bere agintaldi berrian, buru izango duen lehen ekitaldia, eta baita Itziar Alkorta  Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen lehena ere.

Ekitaldiaren programa hauxe izango da: Gurutze Ezkurdiak, Eskolako zuzendariak, hasiera emango dio ekitaldiari. Gero, 2011-2012 ikasturtean zehar eskola horretan 30 urte lanean bete dituztenei eta erretiroa hartu duten irakasleei omenaldia eskainiko dizkiote. Promozioko Sari Berezien Aktaren irakurketa, diplomatu berrien ordezkariaren hitzak eta diploma banaketa egin ondoren,  Itziar Alkorta mintzatuko da. Jarraian, Iñaki Goirizelaia errektorearen hitzek eta UPV/EHUko Koruaren emanaldiak emango diote amaiera ekitaldiari.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa