Bilboko Hezkuntza Fakultatea

EKITALDIAK

null

IKD jendartea 2015 (Kongresua)

Noiz eta non

2015/11/06, 10:00

Deskribapena

IKD-Jendartea 2015 jardunaldia, hezkuntza esperientzia berritzaileak truke

UPV/EHU Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak antolatu duen topaketan  30 berrikuntza praktika trukatuko dira

Ostiralean, azaroak 6, 10:00etan, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Juliana Agirrezabala Aretoan (Sarriena, z/g. Leioa) IKD-Jendartea 2015: Berrikuntza Esperientzien Trukaketa jardunaldia hasiko da, non UPV/EHUko irakasleek eta irakasle-taldeek horien hezkuntza berrikuntzan 30 praktika aurkeztuko dituzten. Topaketa UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak antolatu du. Jardunaldia horretan hauek izango dira partaideak:

  • Amaya Zárraga Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordea
  • Eva Ferreira Unibasq agentziaren zuzendaria
  • Idoia Fernández SAE-HELAZ zerbitzuaren zuzendaria

Irakasleen esperientzia eta lan berritzaileak ezagutaraztea, eta sinergiak sortzea dira topaketaren helburua. Era berean, hezkuntza berrikuntzan talde adituak eratzeko bidea erraztuko da. Halaber, Docentiaz Programaren barruan Bikaintasun aipamena lortu duten irakasleentzako ekitaldi berezi bat egingo diete, amaitzean.

Topaketan bost gai egingo dira:

  • Ikasleen ikaskuntza aktibo eta autonomoko prozesuak garatu dituzten irakasgai bateko edo batzuetako irakasle-taldeen esperientziak
  • Zeharkako gaitasunen garapenean ekarpen berritzailea egiten duten jardunbide onak, irakasle-taldeen koordinazio eta dinamizazioan oinarrituta
  • Ingurunearekiko elkarreragin zuzenean garatutako irakaskuntza-ikaskuntza esperientziak (curriculum-esperientziak)
  • IKTen erabilera berritzaile bat erakusten duten esperientziak
  • Graduetan eta graduondokoetan curriculuma modu berritzailean garatzea errazten duten proiektuak

Programa

10:00. Irekiera Amaya Zárraga, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren errektoreordearen eskutik
10:10 Eva Ferreira, UNIBASQ Agentziaren zuzendaria.  Irakasle lan-ibilbidea: Jorratu gabeko bidea.
10:40 Poster saioak
11:10  Mahai Inguruak
12:30 Konklusioen aurkezpena
13:00 Idoia Fernández, SAE-HELAZeko zuzendaria, Ba al dago zerbait egiten dugun hezkuntza berrikuntzaz haratago? SoTLra lehen hurbilketa bat.
13:30 Bikaintasun aipamena lortu duten irakasleen aitorpena – Docentiaz Programa - Amaya Zárraga, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordea.
13:50 Amaya Zárraga, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordeak emango dio itxiera jardunaldiari.