Gradu Amaierako Lana Bilboko Hezkuntza Fakultatean

GRADU AMAIERAKO LANA

  • GIZARTE HEZKUNTZAKO GRADUA
  • HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA
  • LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA

HASIERA

Gradu Amaierako Lana Graduko azken mailako irakasgai bat da, 12 ECTS kreditukoa. Ikasketa Planeko gainontzeko irakasgaietatik bestelakoa da; izan ere ikasleak berak egin beharko du, banaka, eta lan orijinala izango da.

GRALa garatzeko, ikasleak zuzendari baten laguntza izango du.

Esteka

ADDIn publikatu diren Fakultateko ikasleen GRALak.

GRALa plazara! Jendartearekin konprometitutako GRALak
GAIAREN ESLEIPENA

Lan bat esleitu dakion, ikasleak graduko 168 kreditu gaindituta izan beharko ditu, eta GRAL izan ezik, gradua lortzeko beharrezko beste ikasgai guztiak matrikulatuta izan beharko ditu.

GRALA egiteko gaia hautatzeko ikasleak ondoko aukeren artean egin behar du hautaketa:

  1. GAUR bidez gai bat proposatu ezarritako epean eta eran (Jarraibideak eta egutegia ikusi). Proposamena behar bezala arrazoitu beharko da teoria eta praktikaren ikuspegitik eta egokia izango da titulazioaren eremu zientifikorako. Fakultateko Batzordeak, edo hala badagokio, eginkizun horretan ordezkatzen duen Batzordeak, proposamena onartuko egingo du ala ez, eta baiezko kasuan egokitzat jotzen duen departamentura bideratuko du, eta horrek izendatuko du GRALA gidatuko duen zuzendaria. (Ikus GRALA araudia, 4.7. artikulua).
  2. Urteko katalogoan Fakultateak proposatutako gaietako bat aukeratu, Graduan inplikatuta dauden departamentuen eskaintzaren arabera. Hautaketa, 4. Mailako matrikula egiten den une berean egingo da eta bertan parte hartuko dute gai proposamenik egin ez duten ikasleek eta proposamena aurkeztu arren, onartu ez zaien ikasleek.

     

GRALAREN GARAPENA

Behin esleipena eginda, ikasleak zuzendariekin jarriko dira kontaktuan, eta honek, tutoretza egitarauaren berri emango dio.

Gainera, ikasleek urria eta abendua bitartean egingo diren derrigorrezko formakuntza saioetan parte hartu beharko dute.

MEMORIA IDAZTEKO ETA AURKEZPENA PRESTATZEKO OINARRIAK

       Grala Txantiloia (doc , 600 KB)
       Txostena eta Defentsa (pdf , 3,3 MB)
       Txostenerako kontrol zerrenda (doc , 94.00 KB)
       Modalitateak

GRALAREN MATRIKULA

Ikastegiak GRALa defendatzeko ikasturte bakoitzean egongo diren deialdiak eskola egutegiaren barruan zehaztuko ditu, eta jarraian adierazitako administrazio tramiteak egiteko epemugak ere.

3 pauso eman beharko ditu ikasleak:

  1. Matrikula eta GRALAri dagozkion 12 kredituen ordainketa. Noiz? graduko ikasketa plana bukatzeko eskatzen diren irakasgai guztiak- GRALA izan ezik -gaindituta daudela espedientean isladatzen den unetik aurrera. GAURen bidez egin daiteke, matrikulak atalean (ez GRALA atalean) baina etxetik egiteko arazorik izanez gero, Fakultatera bertaratu eta Idazkaritzan egin beharko da matrikula. Pausu hau zuzen eman den jakiteko, saiatu 2. Pausua ematen. Sistemak defentsa eskatzen uzten baldin badu, matrikula ondo eginda dagoela adierazten du. Matrikula ez bada ondo burutu, ezin izango da defentsa eskatu.
  2. Defentsa eskatu GAURen,hau bai GRALA atalean. Defentsa eskatzean, zein deialditan eta zein hizkuntzatan egin nahi den adierazi beharko da. Defentsarako hautatutako hizkuntza, matrikulatu diren kredituen berbera izango da.
  3. Lana entregatu ADDIn, EHU/UPVren artxibo digitalean. Lana ADDIra igotzeko irakurri arretaz eskumaldean duzuen dokumentua eta kontuan hartu lanari izenburua aldatu behar bazaio hauxe dela unea. ADDIn izenburua aldatzeko ardura ikaslearena da.

2 pauso eman beharko ditu irakasleak:

  1. GAURen defentsa eskaera onartu eta zuzendariaren txostena txertatu, lanaren kalifikazioa adieraziz. Une honetan zuzendariak lanaren izenburua GAURen aldatzeko aukera izango du. GAURen izenburua aldatzeko ardura irakaslearena da eta kontuan hartu une honetatik aurrera ez dela izenburua aldatzeko aukerarik izango.
  2. Lana onartu ADDIn. Ondoan duzuen ADDI Gidan azaltzen da nola egin, dokumentuaren 13. puntutik aurrera.

 

GRALAREN DEFENTSA

GAURen bidez, edo Fakultateko helbide elektronikoaren bidez, defentsako deialdia bidaliko da, defentsarako eguna, ordua eta tokia zehaztuz, epaimahaiaren osaketarekin batera.

Notak eta erreklamazioak, beste edozein ikasgaitan bezala kudeatuko dira.