Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Info_Ikasleak_Ikasleen-Gida

Ikaslegoaren Gida

Info_Ikasleak_Ikasleen-Gida_Parte-Hartu

PARTE HARTU

IKASLEEN ORDEZKARITZA ORGANOAK

Ikasleen ordezkaritza hiru mailatan antolatuta dago: Ikastetxea, Campusa eta UPV/EHU. Edozein kasutan ikasleak bere ordezkariek aukeratuko dituzte hurrengoetarako :

  1. Klaustroa
  2. Fakultateko Batzarra
  3. Taldeko ordezkoa
 

Klaustroa eta Fakultateko Batzarrerako urte birik behin aukeratzen dira, eta araubidea jasota dago dokumentuan:

     Hautezkundetarako Arautegi Orokorra.

Taldeko ordezko diren ikasleak urtero aukeratzen dira, ikasturtearen hasieran.

Fakultateko Ikasleen Kontseilua da Fakultateko ikasleen ordezkotzarako erakunde gorena. Ikastetxearen xede nagusietan parte hartzen du, ikasleei informazioa emateko eta laguntzako zerbitzuen prestazioak kudeatzen ditu eta Unibertsitateko bizimoduaren esparru guztietan ikasleen parte-hartzea sustatzen du. Baina baditu Ikasleen Kontseiluak beste funtzio zehatz batzuek ere:

  • Unibertsitate Fakultateko gainerako organo guztietan ikasleen ordezkari izatea;
  • eskubideak eta bete-beharrak betetzen direla zihurtatzea,
  • ikasturterako ekimen plana prestatzea eta aurkeztea,
  • bere funtzioak betetzeko aurrekontua administratu eta kudeatzea;
  • eta Unibertsitateko elkarteen sorrera sustatzea.
 

Ikasleen Kontseilua Unibertsitateko Klaustroko ikasleen ordezkaritzak eta Ikastetxeko Batzordeko ikasleen ordezkariek osatzen dute.

  • Kontaktua: 0S12B bulegoan Eraikin horizontalean, beheko pisuan.
 

Araudia:

      EHUko Ikasleen Kontseiluaren Araudia

     Unibertsitateko ikasleen estatutua

     UPV/EHUko ikasleen ordezkoen Gida

     UPV/EHUko ikasleen Arautegia