Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Funtzionamendua

 

  1. Irailaren 1etik aurrera, Eskolan sartze librea da. Eskola irekita dagoen ordutegian, sarrera guztiak erabil daitezke. Edozelan ere, eraikinen barruan gorde egin behar dira ezarritako neurriak, bai higienikoak (musukoak erabiltzea, eskuak sarritan garbitzea jaboiarekin eta hidroalkoholarekin, ahal dela objektuak norberak bakarrik erabiltzea, …), bai distantziakoak (joanetorriak adierazitako norabideei jarraituta egitea, distantziak mantentzea ahal den g uztietan, …). Hori ondo zaindu behar da ikasgelan sartzean eta irtetzean, batez ere informatika ikasgeletan.

  2. Astelehenetik ostiralera, ikasgelak birritan desinfektatuko dira egunean zehar: goizaren amaieran eta arratsaldearen amaieran.

  3. Eskolaren edifizio bakoitzak “COVID arduradun" bat izango du, eta berari jakinarazi beharko zaizkio kutsatzeak, susmagarriak izan zein konfirmatuak izan. Arduradunak pertsona hauek dira:
    1 edifizioa: Jokin Gorozika Bidaurratzaga, 94.601.41.86, jokin.gorozika@ehu.eus 
    - 2 edifizioa: Jaime Jiménez Verde, 94.601.40.15, jaime.jimenez@ehu.eus
    - Portugalete edifizioa: Inés Pellón González, 94.601.44.42, ines.pellon@ehu.eus

  4. Irakaskuntza-egutegiaren aldetik, eutsi egiten zaio 2020ko uztailaren 15ean Eskolako Juntan onartutakoari.

  5. Gelan “azterketa era”n kokatuko dira ikasleak (ikasle biren artean gutxienez leku bat utzita) eta bai irakasleak bai ikasleek derrigorrez erabili behar dute musukoa.

  6. Klaseak jarritako hasiera-ordua baino 5 minutu beranduago hasiko dira eta jarritako amaiera-ordua baino 5 minutu lehenago amaituko dira. Tarte horretan, ikasgelako leihoak zabalik utzi behar dira. Ikasgelatik ateratzen den irakaslea arduratuko da leihoak zabaltzeaz.

  7. Ikasle asko dauden taldeetan, ikasgela bi erabiliko da aldi berean. Lehenengoan, irakaslea egongo da gutxi gorabehera talde erdiarekin batera. Irakaslearen klasea streaming bidez emitituko da. Taldearen osterantzeko ikasleak bigarren ikasgelan egongo dira eta irakaslearen klasea jarraitu ahal izango dute, ikasgelako pantailan proiektatuko delako edota norberak etxean edo bigarren ikasgelan erabil dezakeen ordenagailu pertsonalean ikusita. Irakasgai bakoitzaren irakasleak erabakiko du nola banandu taldea lehenengo ikasgelaren eta bigarrenaren artean, kontuan izanda aldian-aldian ikasle guztiek egon behar dutela lehenengo ikasgela edo ikasgela igorlean.

  8. Laborategietan edo tailerretan, ikasleak beti egongo dira IIPko kideren batek lagunduta.

  9. Kafetegiak eta erreprografia-zerbitzuak zabalik egongo dira.

Jarraibide hauek alda daitezke osasun-egoeraren arabera.