Eskolako eraikinetarako sarrera

 

- 1.eraikinean, zentroa ireki behar duten atezain nagusiak eta irekiera-ordutegitik kanpo sartu behar duten zerbitzuak (kafetegia, garbiketa…) Torres Quevedo Ingeniariaren Plazako atetik sartuko dira.

- 2.eraikinean, zentroa ireki behar duten atezain nagusiak eta irekiera-ordutegitik kanpo sartu behar duten zerbitzuak (kafetegia, garbiketa…) ikasleen jantokiko atetik (San Mamesen aurrez aurre) sartuko dira.

- Portugaleteko eraikinean, zentroa ireki behar duten atezain nagusiak eta irekiera-ordutegitik kanpo sartu behar duten zerbitzuak (kafetegia, garbiketa…) garajeko sarreraren ondoko atetik sartuko dira.

- IIPkoek irekiera-ordutegitik kanpo sartu nahi badute Eskolan, honako ate hauetatik egingo dute: Torres Quevedo Ingeniariaren Plazako atetik (1 eraikina), ikasleen jantokiko atetik (2 eraikina) eta garajeko sarreraren ondoko atetik (Portugaleteko eraikina). Sarreraren erregistroa eta irteeraren erregistroa egin beharko dute eraikin bakoitzeko segurtasuneko jagolearen aurrean.

- Eskolako langileren batek Eskola irekita dagoenean sartu eta Eskola ixten denean bertan lanean jarraitu nahi izanez gero, edifizioko segurtasuneko jagoleari jakinarazi behar dio Eskola itxi baino lehen eta bere irteera erregistratu beharko du jagolearen aurrean.

- Ikasleen arloan, argi gera bedi Eskolako eraikinen barruan ezin dela ikaslerik egon irekiera-ordutegitik kanpo, dagokion arduradunak horretarako baimena eman ez badu. Baimendutako ikaslearekin beti egon behar du jardueraren irakasle arduradunak.

- Garajea erabiltzeko, ordutegi bera izango dute hiru eraikinek: zentroaren irekiera-ordutegia, gehi ordu erdia ireki aurretik, gehi ordu erdia itxi ondoren.

- Garajeak irekita daudenean bakarrik erabili ahal izango dira. Kotxea gauaz utzi nahi izanez gero, hilean 3 egunetan egin daiteke, eta beti zuzendaritzari aurretik baimena eskatuta. Baimen-eskaera hori segurtasuneko-jagoleari eman behar zaio.