Albisteak

2020 12 01 - Premios de empresa de la Escuela de Ingeniería de Bilbao 2020/21 para TFG y TFM

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAK GRADU ETA MASTER AMAIERAKO LANETARAKO 2020/21 ENPRESA SARIAK DEITU DITU

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/03

• ULMA Taldea Itelazpiri eta Management Solutionsi gehitu zaie 1.500 eurora artekoak diren eta telekomunikazioen, eraldaketa digitalaren eta digitalizazio industrialaren alorretako lanik onenak aintzatesten dituzten sari horien babesle gisa

• Izena emateko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik, eta erabakia datorren urteko ekainean jakinaraziko da

Bilbo, 2020ko abenduaren 1ean. Bilboko Ingeniaritza Eskolak iragarri duenez, ikastetxeko ikasleek egindako gradu amaierako lanetarako (GAL) eta master amaierakoetarako (MAL) 2020/21 enpresa sariak irabazi ahal izateko izen-emate
epea ireki da. Ia hamarkada bateko ibilbidea duten sariek, irakasleen tutoretzapean Eskolako ikasleek egindako lana aintzatesten dute. Horrez gain, enpresentzako garapen-arlo berriak ere erakutsi ditzakete, funtsezko eremuetan, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT), besteak beste.

Izena emateko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik, 2019ko ekainetik aurrera defendatutako lanetarako. Hiru sarietatik bik 1.500 euro jasoko dituzte, eta hirugarrenak 1.000 euro. Erabakia datorren urteko ekainean jakinaraziko da,
eta sariak aukeratuko dituzten epaimahaiak Eskolako irakasleek eta enpresa babesleetako teknikari adituek osatuko dituzte.


Enpresa Sari Berria: ULMA taldea
Aurtengo berrikuntza nagusia ULMA Taldea sarietako baten babesle gisa sartu izana da. Egoitza Oñatin duen industria-talde kooperatiboa bat egin du Itelazpi telekomunikazioen euskal enpresa publikoari eta Management Solutions
nazioarteko aholkularitza-enpresari gehitu zaie, Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan aritzeko ikasleek telekomunikazioetan, eraldaketa digitalean eta digitalizazio industrialean egindako lanik onenak aintzatesten dituen ekimen
honetan.

Duela bederatzi urtetik hona telekomunikazio zerbitzuetan espezializatutako euskal enpresa publikoak ematen duen Itelazpi Saria 1.500 eurokoa da. Lanak honako eduki hauetakoren batekin eduki beharko du zerikusia: FM irratiaren eta
LTD telebistaren hedatze-sistemak Estaldura-azterketak, irradiatze-sistemak, gailu bereziak; Hedatze-Teknologia berrien azterketa UHD, DVB-T2, DAB+, HbbTV, 3D telebista, kodifikazioa eta modulazioa, etab; Telekomunikazio zentroetako
azpiegituren hobekuntza. Tximistorratzak dorreetan, energía berriztagarrietan oinarritutako elikadura-sistemak, zentro hibridoak, balizamendu-sistemak, etab.

Management Solutions sariak 1.000 euro emango ditu eta eraldaketa digitalaren esparrura dago bideratuta; ULMA sariak, berriz, 1.500 euro emango ditu eta digitalizazio industrialarekin erlazionatutako lanetara bideratuko da: prozesu
industrialen optimizaziora, sentsorikara, mantentze-lan prediktibora, machine learning izenekora edo datuen segurtasunera, beste gai batzuen artean.

2019ko ekainetik 2021eko apirilera bitartean defendatutako GRAL/MAL guztiek eskuratu ahal izango dituzte sariak, parte hartzeko inprimakia betez. (https://www.ehu.eus/es/web/bilboko-ingeniaritza-eskola/premios-de-empresa).

Informazio gehiago: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos
KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA ETA BILBOKO INGENIERITZA ESKOLAKO PRENTSA BULEGOA
Tel.: 94 416 08 00 / 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com