Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Ikasleentzako informazioa

Ikasleentzako Informazioa

 

Baldintzak betetzen dituzten ikasleek ikaslearen ziurtagiria eta Curriculum Vitae (CV) bidali behar ditu empresa.eib@ehu.eus helbide elektronikora, enpresarekiko harremanen arduradunaren izenean, adieraziz praktikak itsasoan edo lehorrean egin gura duen.

  • Praktiken esleipena: Enpresak jarriko dira harremanetan gurakoekin eta hautapen prozesua egingo dute.
  • Tutorearen hautaketa: Behin ikasleari praktika batzuk esleituta, ikasleak berak aukeratu behar du praktiken tutore izango den irakaslea.

Arautegian ezarritakoez gain, tutorearen ardura izango da hezkuntza proiektua behar bezala garatu eta burutzea.

Praktiketarako tutorea aukeratu eta gero, ikasleak mezu elektroniko bat bidali beharko du empresa.eib@ehu.eus helbide elektronikora praktikari buruzko datuen (pdf, 145 Kb) dokumentua beterik erantsiz edo enpresarekiko harremanetarako idazkaritzan aurkeztuko (Bilbo).

Behin dokumentazioa aurkeztuta, prestakuntza proiektua tramitatuko da eta emailez bidaliko da bai enpresari bai ikasleari sinatzeko.

Prozesu horretarako lau lanegun behar dira gutxienez.

PRAKTIKAREN AMAIERA

Praktika amaitutzat hartzeko, ezinbestekoa izango da:

  1. Ikasleek azken memoria (pdf, 119 Kb) betetzea eta tutoreari bidaltzea Itsasketako Graduko ikaslearen gidan edo Nautika eta Itsas Garraioko Graduko ikaslearenean deskribatutako zereginak edo lanak.
  2. Enpresako begiraleak amaierako txostena (pdf, 186 Kb) betetzea.
  3. Eskolako tutoreak amaierako balorazio txostena (pdf, 67 Kb) betetzea eta egindako praktiken ebaluazioa egitea, irakasgaiaren gidan ezarritako baldintzekin bat etorrita.

Praktika baten amaiera aurreratzeko, Praktika behar baino lehen amaitzeko eskaera (pdf, 58 Kb) eranskina,behar bezala beterik eta empresa.eib@ehu.eus helbidera bidalita, kopian enpresa eta eskolako tutorea jarrita eta arrazoiak justifikatuta. Behin amaiera aurreratua onartuta, amaierako txostenak bete beharko dira.

Amaitze aurreratu baten ondoren hezkuntza lankidetzako hitzarmen berri bat formalizatu ahal izango da, baldin eta arrazoiak behar bezala justifikatuta badaude. Kontuan hartu behar da ezen, 10.4. artikuluak ezartzen duenez, betebeharrak betetzen ez badira edo praktikak justifikaziorik gabe uzten badira, ikasleak zigortuko direla, praktika berrietarako baimena esleitzerakoan, lehentasunerako aukera galduta.