Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Masterretako ikasleentzako informazioa

Ikasleentzako Informazioa

Praktikak masterreko arduradunaren bidez esleituko dira.

2021/22 ikasturtean:

Tutorearen hautaketa: Behin ikasleari praktika batzuk esleituta, ikasleak berak aukeratu behar du praktiken tutore izango den irakaslea.

Arautegian ezarritakoez gain, tutorearen ardura izango da hezkuntza proiektua behar bezala garatu eta burutzea.

Praktiketarako tutore izango den irakaslea aukeratu eta gero, ikasleak praktikari buruzko datuen (pdf, 145 Kb) dokumentua aurkeztu beharko du enpresarekiko harremanetarako idazkaritzan.

Behin aurkeztu eta gero, tramitatuko da hitzarmena praktikak hilaren 1ean edo 15ean hasiko direlarik edo, hala balegokio, hauen osteko lehenengo lanegunean. Tramite honek gutxienez lau lanegun behar ditu.

Dokumentazioa idazkaritza honetan bertan jaso beharko da.