Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Graduak. Praktika Kurrikularak

GRADUAK

• NAUTIKA ETA ITSAS GARRAIOKO GRADUA • ITSASKETAKO GRADUA

Informazio Orokorra

BALDINTZAK

Itsasontzietan praktikak egiteko baldintzak

1. Ontziko Prestakuntzaren Erregistro Liburu berria eskuratzea (MOZNaren 2018ko ekainaren 26ko eta uztailaren 4ko zuzenketaren Ebazpenaren Eranskinarekin),

  • Sustapen Ministerioaren argitalpenen zentro birtualaren web orrialdean eskura daiteke edo liburu denda espezializatuetan eros daiteke

2. Ikasle ziurtagiri Ofiziala edukitzea. Ikastegiko Idazkaritzan (Portugaleten) egin beharreko izapideak:

  • Tasak ordaintzea
  • Eskaera egiteko instantzia betetzea
  • Hiru (3) argazki eranstea
  • Prestakuntza liburua entregatzea, egiaztatzeko eta ontzian erabil dadila baimentzeko (praktiketan)

3. "Itsas Libreta" edo "Itsas Barrutiko Inskripzioa" edukitzea (Itsas Kapitaintzan izapidetu)

4. MGIren azterketa medikoa gainditua izatea.

Kanpoko praktikak egiteko baldintzak

Ikasle ziurtagiri Ofiziala edukitzea. Ikastegiko Idazkaritzan (Portugaleten) egin beharreko izapideak:

  • Tasak ordaintzea
  • Eskaera egiteko instantzia betetzea
  • Bi (2) argazki eranstea

IRAUPENA

Praktiketako 30 ECTS kredituen baliokidetasuna

Irakasgaien 30 ECTS kredituen baliokidetasunak:

  • "27483 Kanpoko praktikak", Nautika eta Itsas Garraioko gradua.

Ontziratzeko praktikak: 3 hilabete, 30 ECTS kredituren baliokide

Lehorreko praktikak: 600 ordu presentzial 30 ECTS kredituren baliokideak dira

  • "27506 Itsasontziko Praktikak" Itsasketako graduko .

Ontziratzeko praktikak: 3 hilabete, 30 ECTS kredituren baliokide

Lehorreko praktikak: 600 ordu presentzial 30 ECTS kredituren baliokideak dira

ARAUTEGIA

UPV/EHUko irakasleen kanpoko praktikak Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoak Arautzen dituen Arautegiaren bitartez araupetzen dira, Antolakuntza Akademikoaren arloko errektoreordeak 2019ko uztailaren 24an emandako Ebazpenarekin bat etorriz (147 zenbakiko 2019ko abuztuaren 6ko EHAAn argitaratutakoa).

2014ko uztailaren 30eko BOE, 184 zenbakikoa Real Decreto 592/2014, de 11 de julio, por el que se regulan las prácticas académicas externas de los estudiantes universitarios.

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 24koa Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreor-dearena eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegia onartzeko dena, (Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 12an onartua). 

ESKOLA ASEGURUA, Ibili-EHU ASEGURUA ETA ALTA GIZARTE SEGURANTZAN

Eskola Asegurua

UPV/EHUk erantzukizun zibileko poliza bat du, ikasleek praktikak egin bitartean sor ditzaketen kalteak estaltzeko.

Erakundeko instruktoreak praktiken jarduera programan zehaztuta ez dagoen agindu edo jarraibideren bat eman, eta horren ondorioz kalteak gertatzen badira, haien erantzukizuna ez da, inolaere, unibertsitatearena izango, ez eta praktiketan ari den ikaslearena ere.

Ikasketa ofizial batean matrikulatuta dauden eta 28 urtetik behera dituzten ikasleek eskola aseguru bat izango dute, espainiarrak izan edo bizileku baimena duten atzerritarrak edo europarrak izan. Era berean, UPV/EHUk istripuetako eta laguntza sanitarioko EHU Ikasle Asegurua du kontratatuta, eta UPV/EHUn matrikulatutako ikasle guztiak estaltzen ditu estatuko lurraldean.

Ibili-EHU Asegurua

Atzerrian kanpoko praktikak egiteko, IBILI poliza edo gutxienez horren estaldura bera duen poliza bat izenpetu beharko da. Harrera herrialdearen arabera, gizarte erantzukizuneko polizaren estaldura egiaztatu beharko da, salbuespen batzuk ez baitaude estalita.

Gizarte Segurantzan Alta

Baldin eta ikasleari kanpoko praktikak gauzatzeko ikasketetarako poltsa edo laguntza ordaindu behar bazaio, erakunde laguntzaileak egin beharko du laguntza poltsaren ordainketa eta zerga eta Gizarte Segurantzaren kotizazio betebeharrak bete beharko ditu, indarrean dagoen legerian arabera.

1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, prestakuntza programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituena, abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzkoak, hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa garatzeko.

592/2014 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika arautzen dituena.

TMS/83/2019, Agindua, urtarrilaren 31koa, 2019. urterako Gizarte Segurantzako kotizazioen, langabeziaren, jarduera eteteagatiko babesaren, Soldatak Bermatzeko Tasaren eta lanbide heziketaren inguruko legezko arauak garatzen dituena (44. art).