Información - La Escuela: El Saltillo - Memoria de Actividades 2018

Jardueren memoria 2018

Praktikak

2018an, guztira 59 praktika egun egin dira "Saltillo" ontzian. Horietatik 25 egunean egindakoak, eta gainerako 34ak memoria honetan zehaztutako bidaietan.

Praktika horietan Bilboko Ingeniaritza Eskolako 60 ikaslek hartu dute parte, 11 ikaslek irteera bakoitzeko, batez beste.

Egindako bidaiak

2018ko uda honetarako jardueren plangintza inoiz izan dugun osatuenetakoa izan da. Pasaiara egindako bidaia izan zen lehenengoa, Pasaiako Itsas Festibalaren harira. Ondoren, Donostiara joan zen, Arantza Tapia sailburuak prentsan aurkezteko uda honetarako "Saltillo”rekin planifikatutako jarduerak. Aurkezpenaren ondoren, Pasaiako Zamakona ontzioletara eraman zen ontzia, hau da, ontzi lehorreratu eta haren mantentze lanak egin ziren.

Behin ontzia ondo aztertu, margotu eta bernizatu ondoren, Santurtzira eraman zen, eta han amaitu zuten "Saltillo"a prestatzen gero ontzian hainbat astez bidaiatzeko. Garbiketa zorrotza egin zioten. Ur, erregai eta elikagaiz hornitu eta motorrak eta makinak berraztertu zituzten, baita beharrezko mantentze lanak egin ere; hori guztia Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleak 2018ko udako praktiketako bidaietarako apuntatuta zeudelarik.

Aurten, kosteran izandako gorabehera baten ondorioz, "Saltillo" ontziak Santurtzira itzuli behar izan du bidaia osoa amaitu baino lehen. Hori dela eta, uda honetarako planifikatuta zeuden gainerako bidaiak bertan behera geratu ziren, bai Castro Urdialeskoa, bai La Rochellekoa. Bestalde, “Saltillo” UPV/EHUk antolatutako "Zientzia Astea"n egotekoa zen, baina ezinezkoa izan zen haren bertaratzea. "Saltillo" berriro egon zen martxan azaroaren 30etik aurrera.

 

Pasaiako Itsas Festibala 2018 (maiatzaren 16-21)

Urte horretan, Pasaiako Itsas Festibalaren lehendabiziko edizioa antolatu zen. Belaontzi klasikoak joan ziren festibalera, nazionalak zein nazioartekoak, bertan egon zen, baita ere, "Saltillo" eskola ontzia.  Jaialdi hori bela klasikoaren edertasuna erakusteko eta ikusteko aukera paregabea da.

Jaialdiak iraun zuen lau egunetan, "Saltillo"a bisitatu ahal izan zuen jendeak ateak zabalik deritzan jardunaldiari esker.

Pasaiako Festibal 2018ko egitarauaren barruan, belaontzien "Le Victoire" III. estropadaren irteera zegoen, Pasaiako eta Port Medoc portuen artekoa. Estropadaren irteera "Saltillo”tik eman zen, Pasaiako portuko lehorreratze buiaren ingurutik.

 

“Fête Maritime Douarnenez 2018” (20 julio – 2 agosto)

Beste urte batez, "Saltillo" ontzia Bretainiako Douarnenez portuan egiten den bi urteko hitzorduan egon zen. Europa osoko belaontziak joaten dira itsas jaialdi horretara. Jaialdia leiho bat da Nautikako ikasketak egiten dituzten Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek nabigatzeko modu hori, bizimodu hori, behatzeko eta partekatzeko. Horrelako jaialdiak aukera paregabeak dira belaontziekiko grina pizteko artean halakorik ez dutenengan.

 

Kostera Euskadi (abuztuaren 13-24)

Urtero bezala, "Saltillo"k bidaia bat egin zuen Euskadiko kostaldean zehar. Praktika bidaia bat da, eta aldi berean promoziokoa. Geldialdia egiten den portu bakoitzean, publiko orokorrarentzako ate irekien jardunaldiak egiten dira. Horrela, ontzia, bere historia eta gaur egun duen funtzioa ezagutzera ematen da.

Aurtengo kostera lehen aldiz Santurtziko portuan hasi zen ate irekiak izeneko jardunaldi batekin. Santurtzitik Lekeitiora eta Donibane Lohizunera nabigatu zen, eta herri horretako "fête de la mer" ospakizunean parte hartu zen. Asteburua jendearentzat zabalik igaro ondoren, bidaia jarraitu eta Getarian porturatu zen “Saltillo”. Abuztuaren 22an Getariatik abiatu zen. Hurrengo portua Oriokoa izan zen. Orioko itsasadarrean gora, "Saltillo"k masta nagusiaren puntarekin autopista zubia jo zuen, baita punta hautsi ere. Aipatutako gertaera dela eta, bidaia hori amaitzeko falta zena eta gainerako bidaiak bertan behera utzi beharrean egon ziren masta behar bezala konpondu arte.

Informazio osagarria