Breadcrumb

Información - La Escuela: El Saltillo - Memoria de Actividades - Octubre 2012 - Septiembre 2013

2012ko urria - 2013ko iraila

Urria

  • 7 Bilboko Itsasadarra Itsas Museora igo ginen, Antartidarako bidaia hasiko zuen Pakea belaontzia agurtzeko ekitaldian parte hartzeko.
  • 31 Praktiketako irteera.

Azaroa

  • 7 Praktiketako irteera.
  • 9 Praktiketako irteera.
  • 14 Praktiketako irteera.
  • 16 Praktiketako irteera.
  • 21 Praktiketako irteera.
  • 23 Praktiketako irteera.

Otsaila

  • 20 Praktiketako irteera.
  • 22 Praktiketako irteera.
  • 27 Praktiketako irteera.

Martxoa

  • 1 Praktiketako irteera.
  • 6 Praktiketako irteera.
  • 8 Praktiketako irteera.
  • 22 Praktiketako irteera.

Apirila

  • 7 Irteera Unai Basurkoren Pakea belaontziari harrera egiteko, hirugarren espedizioa (oraingoan, Antartikan) egin ondoren iritsiko baitziren. Espedizio honetan, Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoko ikasleek parte hartu zuten.
  • 12 Praktiketako irteera.
  • 17 Praktiketako irteera.
  • 19 Praktiketako irteera.
  • 29 Itsasadarrean gora joan ginen, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren pantalaneraino, erregaia hartzeko.

Maiatza

  • 2-6 Gijónaino nabigatu genuen, han Amerika Kopa estropadan parte hartzeko, Saltillo eskola ontziak eta bere tripulazioak gonbidapena jaso baitzuten. Estropada hau urtero egiten da Gijón eta Lastres arteko uretan.
  • 18 Green Peaceren "Artic Sunrise" itsasontziari Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren pantalanetik Bilboko Portuko bokaleraino lagundu genion, eta han agurtu genuen.

Ekaina

  • 12 Urteko irteera, UPV/EHUko Fakultate eta Eskoletako zuzendari eta dekanoekin.

Uztaila - Abuztua - Iraila

  • 5 Irteera bat egin genuen UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako langileekin
  • 9-10 Santutxuko zentro medikoarekin lankidetzan, itsasadarrean barrena bi igoera egin ziren zentroko osasun langile eta pazienteekin.
  • 12-14 Bilboko uretan, Abrako Itsas Errege Klubak eta Getxoko Real Sporting Klubak antolatutako Ijito Kopa antzinako belaontzien estropadan parte hartu genuen.
  • 15-30 Saltillo eskola ontzia Pasaiako Zamakona ontzioletara eraman zen, makina gelan aldaketa batzuk egiteko. Ontzioletako egonaldian, itsasontziaren kaskoa pintatu eta bernizatu zuten, hain zuzen, uda honetan planifikatutako bidaia desberdinetan Saltillo eskola ontzian nabigatuko duten ikasleek.
  • Uztailak 31 – Abuztuak 14 Praktiketako bidaia. Aviléseko Udalak eskatuta, Aviléseraino nabigatu genuen, udan hiri horretan ospatzen den Itsasoaren Jaialdian parte hartzeko. Avilésen Sagres eskola ontziarekin bat egin genuen. Juan Sebastián Elkano eta Creoula eskola ontziek ere parte hartu zuten, baina beste egun batzuetan. Itsasoaren Jaialdia amaitu ondoren, Asturiasko uretan nabigatzen jarraitu genuen, eta Cudillero, Gijón eta Lastres portuak bisitatu genituen.
  • Abuztuak 22 – Irailak 6 Praktiketako bidaia. Kostaldeko bidaia egin zen Castroko, Bermeoko, Lekeitioko, Getariako, Donostiako, Hondarribiko eta Donibane Lohizuneko portuak bisitatuz. Bidaia honek, Nautika Eskolako ikasleentzako praktiketako bidaia bat izateaz gain, Saltillo eskola ontzia hiritarrei erakusteko eta hurbiltzeko balio du. Zer den, zertarako eta nola erabiltzen den, eta bere historiaren aberastasuna azaltzen dira.
  • 14-15 Gaztelugatxeko Donieneko itsaspeko birjinaren tronuratzearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu genuen.
  • 20-22 Itsasadarrean gora, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren pantalaneraino igo ginen, El Correok antolatutako "DibertigarRia" ateak zabaltzeko jardunaldietan parte hartzeko.
  • 25-urriak 1 Urtero bezala, Frantziako Arroxela porturaino nabigatu genuen, "Le Grand Pavois" erakusketa nautikora joateko. Bidaia honek funtzio bikoitza betetzen du: praktiketako bidaia eta bidaia instituzionala, Euskal Herriko kirol portuak, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Herriko Unibertsitatea ordezkatuz.