Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

2021/2022 ikasturteko 1. mailako matrikula

2021/2022 ikasturteko graduen 1. mailako matrikula

• COVIDen erasandako ikaslea bazara eta ezin bazara pertsonalki joan zitazioaren egunean eta orduan, eta ezin baduzu zure matrikula hirugarren pertsona baten esku utzi, matrikula egin baino lehen, mezu elektroniko bat bidal dezakezu dagokion frogagiriarekin batera, eta zure datu pertsonalak eta harremanetarako datuak adierazi, edo telefonoz deitu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Matrikula arrunta egiteko:

Prezioa murriztuta duen matrikula egiteko (salbuespena)

Ikastaro bakoitzerako EHAAn argitaratzen diren prezio publikoen aginduan adierazten diren kasuetarako.

 

*OHARRA: Beharrezko dokumentazio guztia aurkezten ez badu, ikasle horri matrikula arruntaren prezioa ezarriko zaio

Unibertsitatera sartzeko probako ikasleek gehitu beharreko dokumentazio berezia:

  • Unibertsitatera sartzeko probako kalifikazio behin betikoaren txartelaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizkoa, UPV/EHUn proba egin duten ikasleak izan ezik.
  • Ohorezko matrikula globala lortu duten LOGSEko ikasleek horren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
  • Espedientea lekuz aldatzeko (matrikulatuta egon den unibertsitate edo ikastegitik aldatzeko) gastuak ordaindu izanaren agiria, UPV/EHUko ikasleak izan ezik.

Lanbide hezkuntzako ikasle, ikasle titulatuek gehitu beharreko dokumentazio berezia:

  • Ikasketen ziurtagiri pertsonalaren, kalifikazio liburuaren edo kasuan kasuko titulaziora sartzeko bidea ematen duen tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa.
  • Unibertsitatera sartzeko probaren atal espezifikoko kalifikazioa alegatuko dutenek agertu beharko dute proba horretako behin betiko kalifikazioaren txartelaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizkoa.

Errendimendu altuko kirolariak:

UPV-EHUko goi mailako eta errendimendu handiko unibertsitate kirolarientzako I. tutoretza-plana

Estekak informazio gehigarriarekin:

Titulazioak