Información - Postgrado: MUII - Asignatura Prácticas Externas

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

2023/24 Ikasturtea

Kanpoko praktiken ebaluazioa

 

 

MALaren matrikula egiteko eta haren defentsa eskatzeko, kreditu guztiak gainditu behar dira, baita “Kanpoko Praktikak” delakoari dagozkion 9 kredituak ere.

1.- Betebeharrak:

  • Irakasgaian matrikulatuta egotea.
  • Ezinbestekoa da behar dagoen formularioaren bitartez, hiru aukeretako batengatik soilik  eta nahiz eta dokumentaziorik aurkeztu ez behar, egitea.

2.- Ebaluazio eskaerak aurkezteko epeak:

  • 1. epea: urtarrilaren 24tik 28ra
  • 2. epea: maiatzaren 1etik 5era
  • 3. epea: uztailaren 10etik 14ra

3.- Dokumentazioa  (eskaera egiteko ezarritako epe berean)

  • “Hezkuntza lankidetza edo lankidetza Eskolako sailetan” aukera:
    Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar. Hala ere, gomendatzen dugu enpresa edo saileko instruktorean aldetik txostena prestatuta dagoela egiaztatzeko (nahiz eta praktika bukatuta ez egon).
  • “Mugikortasun-programak: lauhileko bat atzerrian” aukera:
    Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.
    Oharra: Irakasgai hau sinatuta dagoen mugikortasun akordio akademikoan barne egon ezkero, irakasgaiaren ebaluazio eskaera ez dozu egin behar. Irakasgaien ebaluazioa gainerako irakasgaien ebaluazio prozesu bera jarraituko du.
  • “Atzerriko hizkuntzak: ingelesa, frantsesa edo alemana” aukera
    Egiaztatzen duen dokumentua (dagokion hizkuntzen tituluaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizkoa erkatzeko), Eskolako Idazkaritzan (I Eraikina-2.solairua).

4.- Eskaera egiteko, Inprimakia bete ezazu​​​