Información - Posgrados: Másteres Universitarios - Matrícula - Documentos para la Matrícula

Matrikulazio dokumentuak

2023-2024 ikasturtea

Masterran lehendabiziko aldiz matrikulatzen diren ikasleak

UPV/EHUn graduatuak

  1. Matrikula inprimakia (Lanbide arautuetarako unibertsitate masterrak).
    1. Gradu zuzenetik datozen ikasleek ez dute aurkeztu behar.
    2. Beste sarbide batzuetako ikasleak: posta elektronikoz bidalitako inprimakia.
  2. Prestakuntza plana (sarbiderik gabeko unibertsitate masterrak). Masterreko irakasle arduradunari galdetu behar diozu
  3. Datu ekonomiko eta estatistikoen inprimakia
  4. Matrikularen ordainketa helbideratzeko inprimakia. (Banku-kontua aldatzen denean bakarrik, kontuaren titularrak sinatuta).
  5. Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena.
  6. Hala dagokionean, matrikulako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duen agiriaren fotokopia eta originala parekatzeko, eta administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria, unibertsitateko zerbitzu akademikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak onartzen duen aginduaren arabera.

 

Beste Unibertsitateetan graduatuak

  1. Matrikula inprimakia. Lanbide araututako unibertsitate masterrak ): posta elektronikoz bidalitako inprimakia
  2. Prestakuntza-plana (Lanbide arautuetarako sarbiderik gabeko masterrak). Unibertsitate-masterraren irakasle arduradunarekin kontsultatu behar duzu.
  3. Datu ekonomiko eta estatistikoen inprimakia.
  4. Matrikularen ordainketa helbideratzeko inprimakia.
  5. Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena.
  6. NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  7. Unibertsitate Masterraren sartzeko tituluaren fotokopia konpultsatua edo fotokopia eta jatorrizkoa parekatzeko edo titulua eskuratzeko tasak ordaindu duen agiria. Titulua ez badago gatelaniaz, euskaraz edo igelesez idatzita, tituluaren zinpeko itzulpena aurkeztu beharko da.
  8. Graduko ikasketak amaitzeke izanez gero, espediente akademiko ofiziala: gainditutako irakasgaiak, deialdiak eta lortutako kalifikazioa, gainditutako kredituak eta kasuan kasuko titulazioak eskatutako kredituak.
  9. Argazki bat, atzean izena eta abizenak idatzita.
  10. Hala dagokionean, matrikulako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duen agiriaren fotokopia eta originala parekatzeko, eta administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria, unibertsitateko zerbitzu akademikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak onartzen duen aginduaren arabera.

Europar Batasunekoak ez diren unibertsitateetako titulua daukaten ikasleek, lehenago aipatutakoaz gain, titulua modu diplomatikoan  legeztatua aurkeztu beharko dute..

Unibertsitate Master berean matrikulatuta dauden ikasleak

  1. Matrikula inprimakia.
    1. lanbide araututako unibertsitate masterrak: posta elektronikoz bidaitakoa.
    2. sarbiderik gabeko unibertsitate masterrak: Prestakuntza plana. Unibertsitate Masterreko irakasle arduradunari galdetu behar diozu.
  2. Datu ekonomiko eta estatistikoen inprimakia.
  3. Hala dagokionean, matrikulako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duen agiriaren fotokopia eta originala parekatzeko, eta administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria, unibertsitateko zerbitzu akademikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak onartzen duen aginduaren arabera.