Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

MALa DEFENDATZEKO PROZEDURA

MALa DEFENDATZEKO PROZEDURA

Webgunean, Masterraren amaierako lana atalean, argitaratutako informazioa eta dokumentazioa kontsultatu behar dira

Ikasle

  1. MALaren automatrikula egin, GAUR bidez, eta ikasturte honetarako, matrikulatuta ez bazagoz
  2. Dagokion deialdian inskripzio formularioa bete.
    • MALa konfidentziala bada, MALaren zuzendariak sinatutako “Konfidentzialtasun-eskaera” inprimakia bete.
    • “TFM ADDI baimena” inprimakia bete eta sinatu. (nahitaezkoa guztientzat, konfidentziala izan edo ez)
  3. GAURen TFG/TFM moduluan defentsa eskatu (“Adjudikazioak”). Egiaztatu MALaren datu guztiak zuzenak direla: titulua, hizkuntza…
  4. MALaren dokumentazioa ADDIra igo .pdf formatuan, posta elektronikoz emango zaizun URLaren bidez. MALaren zuzendariak hala adierazten badu, berrikusi ADDIra igotako dokumentazioa.
  5. MALaren defentsa egitea posta elektronikoz adierazitako datan eta orduan.
Izapideen datak “defentsa-deialdiak” dokumentuan kontsulta ditzakezu. Bi inprimakiak eskuragarri daude webgunean. Inskripzio formularioa
OHARRA. MUGIKORTASUN IKASLEAK: MALa helburuko unibertsitatean egiten baduzu, dagokion ikasturteko “Biziraupen-eskuliburua” kontsultatu behar duzu. Inskripzio formularioa (mugikortasun ikasleak bakarrik)

Lanaren zuzendaria

  1. GAURen, GRAL/MAL moduluan, grabatu lan bakoitza eta esleitutako ikaslea (kontsultatu dagokion eskuliburua).
  2. Hala badagokio, konfidentzialtasuna justifikatu eta sinatu: “Konfidentzialtasun-eskaera” ikaslearen dokumentua.
  3. GAURen TFG/TFM moduluan defentsa egiteko baimena ematea, txosten labur batekin (zure eskura dago webgunean). Egiaztatu MALaren datu guztiak zuzenak direla: titulua, hizkuntza …
  4. Dokumentazioa ADDItik iristen den estekaren bidez berrikustea.
  5. BBCn MALaren defentsa-saioa sortu (ikus “BBCn MALa defendatzeko jarraibideak”).
  6. Ebaluatu. Gorde grabazioa eta epaimahaiak sinatutako errubrika.
Kalifikaziorako aktak digitalak dira eta GAURen daude. Ez jarri “ohorezko matrikula” kalifikazioa, eta eskatu kalifikazio hori bie.mal@ehu.eus helbidearen bidez. Deialdia behin bukatuta, Masterreko Batzorde Akademikoak ebatziko ditu jasotako eskaerak.

 

Epaimahaia

     1. Esleitutako MALak ebaluatzea, dagokion errubrika erabiliz. MAL bakoitzaren memorietara sar zaitezke posta elektronikoz jasoko duzun ADDIn sortutakoesteka baten bidez. Defentsaren eguna eta ordua ere bide beretik jakinarazten dira.

Ez jarri “ohorezko matrikula” kalifikazioa. Deialdia behin bukatuta, Masterreko Batzorde Akademikoak egingo du, hala badagokio.

     2. Aktak GAURen sinatzea. Errubrikak digitalki sinatu eta MALaren zuzendariari bidali