Información - RRE: JEPE - IKERLAN S.COOP

IKERLAN

Ikerketa eta Garapena

Deskribapena

BIKAINTASUN TEKNOLOGIKOA, ENPRESETATIK HURBIL EGOTEA ETA GIZARTEAREN ERRONKEI ERANTZUTEA BILATZEN DUGU.

Zentro teknologikoa gara, eta 1974az geroztik balio teknologikoa ematen diegu enpresei. MONDRAGON Korporazioko kooperatiba bat gara, eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kide. Gure zentroa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eta Zentro Teknologikoen Espainiako Federazioko agente akreditatua da. Eta Europako unibertsitate eta zentro entzutetsuen sare garrantzitsu bati laguntzen diogu. Azken finean, talde-lanean aritzea gustatzen zaigu. Ezagutza trukatzea. Enpresen errealitatera egokitzea. Beharrak entzun eta konponbideak eskaintzea.

Gure izateko eta egiteko moduak enpresa garrantzitsuen kolaboratzaile izatera eraman gaitu. Ikerketarako eta talentua prestatzeko gunea gara. Eta gure ingurunerako ongizate sozial eta ekonomikoaren sortzailea. Profesional espezializatuak gara. Baina, era berean, 400 pertsona baino gehiago daude beren buruaren eta ingurunearen garapenarekin konprometituta. Mundu honekin eta datorrenarekin konprometitutako pertsonak.

GURE ESPEZIALIZAZIO MULTITEKNOLOGIKOA:

  • Teknologia digitalak eta Adimen Artifiziala
  • Sistema Elektroniko Txertatuak eta Zibersegurtasuna
  • Energia eta Mekatronika