Información - RRE: Prácticas Curriculares - GIOI-DUAL - Información General

Informazio orokorra

Curriculumeko praktika horiek bakarrik dira Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduan  ibilbide DUALa egiteko hautatuak izan diren ikasleentzat.

Enpresako praktikak irakasgaia, 18 ECTS (curriculum praktikak), gradu honetako dualeko ibilbidean beste inon ez da egiten.  Ibilbide duala zer enpresatan egiten den, bada bertan egiten dira, 4. ikastaroko irailetik maiatzera, 450 ordu guztira, 3 ordu egunean.

Praktiken edukia irakasgaiari dagokion prestakuntza proiektuan deskribatuko da eta ikaslearen prestakuntza dualerako enpresarekin sinatutako hitzarmenari lotuta dago.

ARAUTEGIA

UPV/EHUko ikasleek ibilbide dualetan egiten dituzten kanpoko praktikak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko gradu eta masterretan prestakuntza dualeko programak garatzeko behar diren lankidetza hitzarmenen Arautegiak arautzen ditu (2020ko ekainaren 8ko EHAAn argitaratua, 111. zk.), bai eta Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegiak  ere, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearen erabakiaren arabera (2019ko abuztuaren 24ko EHAAn argitaratua, 147. zenbakian).

ERABAKIA, 2020ko apirilaren 8koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrarena, UPV/EHUko gradu eta masterretan prestakuntza dualeko programak garatzeko behar diren lankidetza hitzarmenen arautegia onartzeko dena.

592/2014 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituena. 

ERABAKIA, 2019ko uztailaren 24koa, Graduko Eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena eta Ikasleen Eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearena, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoen arautegia onartzeko dena, Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 12an onetsia.