Información - RRE: Prácticas Curriculares - GIOI-DUAL - Información para el Profesorado

Irakasleentzako informazioa

Honako hauek dira tutorearen betebeharrak:

a)  Prestakuntza proiektua behar bezala doala zaintzea.

b) Praktiken jarraipen eraginkor bat egitea. Horretarako, enpresako edo erakunde laguntzaileko begiralearekin koordinatu beharko da, eta, hala badagokio, jarraipen txostenak ikusi.

c) Prestakuntza proiektuan aldaketak egiteko baimena ematea.

d) Isilpekotasuna gordetzea tutore gisa bere jardueraren ondorioz jakiten duen edozein informaziori dagokionez

e) Gerta daitezkeen gorabeheren berri emango dio eskolako praktiken programaren arduradunari.

f) Behar diren laguntza baliabideak daudela ikuskatzea eta, hala badagokio, eskatzea, ziurtatzeko desgaitasunen bat duten ikasleek aukera berdintasunean egin ditzaketela beren praktikak, bereizkeriarik egin gabe eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioaren arabera.

g) Tutorearen azken balorazio txostena betetzea eta GAUR derrigorrezko praktiketara igotzea, ikastegia:345 Bilboko Ingeniaritza Eskola, egungo ikasturtea hautatu, esleipenak, bilatu, emaitzak bereizi, ebaluazioa hautatu, txostena erantsi (tutorearen azken balorazio txostena aztertu eta igo), gorde.

Kredituak aitortuko dira Nahitaezko Kanpoko Praktikak egin diren ikasturte berean, kalifikazioa dena delakoa izanda.

Beharrezkoa bada dagokion ziurtagiria (ordu eta tutore kopuru osoa), hori ere GAURen bitartez eskatu daiteke, Ziurtagiria eskatu-n klik eginez (ez sortu). Eskaera Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritzara iritsiko da, eta behar bezala sinatuta itzuliko dio, honako baldintzak betetzen badira:

  • Praktikaren jarraipena egin bada (Tutoretzak eginda)
  • Hiru txostenak bete badira (Ikaslearena, Instruktorearena, tutorearena)