Grupo COMANSA

COMANSA

Irudia

COMANSAren saria GRAL/MAL onenari

Deskribapena

2.000 euro jasoko ditu saritutako Gradu Amaierako Lanaren/Master Amaierako Lanaren egileak.


2021eko maiatzetik 2022ko apirilera bitartean defendatu eta kalifikatutako Gradu Amaierako Lan edo Master Amaierako Lan guztiek parte hartu ahalko dute, batez ere baldin eta garabiekin edota kargak jasotzeko ekipoekin zerikusia izan dezaketen gai hauetako bati buruzkoak badira:

-Digitalizazioa

-Produktuaren optimizazioa

-Produktuaren optimizazioa

-Telediagnosia

-Aldez aurretiko mantentzea

-Egituren gaineko haize azterketak (Computational Fluid Dynamics)

-Karakterizazio sismikoak

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 30 arte.

Interesatuta dagoen ikasleak, parte hartzeko inprimakia beteko du.

Aurkeztu behar diren dokumentuak:

  • Tutoreak eta ikasleak sinatutako eskaria.
  • Aldi berean, bidali empresa.eib@ehu.eus helbide elektronikora GRAL/MALaren kopia bat, pdf formatuan, edo deskargatzeko esteka bat, Gaian “SARIA eta enpresaren izena” jarrita.

Eskaera aurkeztuta, ikasleak onartzen du sariaren epaimahaiak (bai Eskolaren aldetik, bai COMANSAren aldetik) haren defentsarako aurkeztutako GRALaren/MALaren memoria eskuratzeko aukera izan dezan. Halaber, ikasleak onartzen du COMANSAk harreman pertsonala izan dezakeela berarekin sariaren finalisten artean aukeratua izan ala ez.

Epaimahaia

Bilboko Ingeniaritza Eskolako eta COMANSAko adituen panela.

Saria jasotzea

2022ko ekainean egingo den ekitaldi publiko batean jasoko da saria.