Management Solutions

Management Solutions

Irudia
Management Solutions Saria, Eraldaketa Digitalarekin lotutako GrAL/MAL onenari

Deskribapena

1.000 euro jasoko ditu saritutako Gradu Amaierako Lanaren/Master Amaierako Lanaren egileak.

2023ko maiatzetik 2024ko apirilera bitartean Bilboko Ingeniaritza Eskolan defendatu eta kalifikatutako Gradu Amaierako Lan edo Master Amaierako Lan guztiak aukeratu ahal izango dira, kasuan kasuko sariaren gaiari buruzkoak badira.

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 30 arte

Ikasle interesdunak eskabidea aurkeztu beharko du, honako hauek eginez:

a)           Parte hartzeko online formularioa bete, horri eskabidea erantsita, tutoreak eta ikasleak behar bezala sinatuta.

b)          posta elektronikoz enpresa.eib@ehu.eus helbidera pdf bat bidali GRAL/MALren kopiarekin edo deskargatzeko esteka batekin, gaian "Enpresaren izena + SARIA" adieraziz.

Eskaera aurkeztuta, ikasleak onartzen du sariaren epaimahaiak (bai Eskolaren aldetik, bai enpresaren aldetik) bere defentsarako aurkeztutako GRALaren/MALaren memoria eskuratzeko aukera izan dezan. Onartzen du, halaber, enpresak eskabideko datu pertsonalak eskuratu ahal izatea, bai eta harreman pertsonala izatea ere, sariaren finalisten artean aukeratua izan zein ez.

Epaimahaia

Ingeniaritza Eskolaren aldetik:

  • Enpresarekiko harremanetako zuzendariordea
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko koordinatzailea

Management Solutions-en aldetik:

  • Adituen panel bat hautatuko da

Saria ematea 2024ko ekainean egingo den ekitaldi publiko batean.