Información - RRII: Partners - Programa Buddy

Buddy Programa

Ikasle bisitarientzako laguntza

Programa hau eskolaren beraren ekimena da. Helburua programa ezberdinen bidez heltzen zaizkigun ikasleei Eskolan eta gure kulturan integratzen laguntzea da. Horretarako, lan hau boluntarioki egin nahi duten ikasleak eskatzen ditugu.

Ekimen honen bidez, etorkizunean trukea egin nahi duten ikasleek, eurek joan nahi luketen unibertsitateko ikasleren bat ezagutzeko aukera daukate, eta hori lagungarria izan ahal zaie etorkizuneko egonaldirako. Era berean, aukera izango dute norako unibertsitateko hizkuntza lantzeko eta hango kultura eta bizimoduaz zerbait ikasteko. Buddy programan parte hartzeak puntuak ematen ditu, geroago mugikortasun programetan plaza eskatzeko. Ez dago krediturik programa honetan parte hartzeagatik.

Ikasle bakoitzak nahi duen inplikazioa izan dezake. Bere zeregin truke ikasleari ongietorria egitea, heldu berrientzako bilerara laguntzea eta Eskolan gauzek zelan funtzionatzen duten azaltzea da (ordutegiak, argitalpenak, kafetegia, elkarteak eta abar), gure Eskolako bizimoduan ahalik eta modurik errazenean sar dadin. Hortik aurrera, ikasle bakoitzak erabakiko du noraino nahi duen inplikatu izendatu zaion truke-ikaslearekin.

Eskaera-epea, maiatzean (abuztuan-irailean iristen diren ikasleei harrera egiteko) eta azaroan (urtarrilean-otsailean iristen direnei harrera egiteko) zabaltzen da. Eskolako Nazioarteko Harremanen Zuzendariordetzak mezu bat bidaltzen du @ikasle.ehu.eus helbidera, online eskaeraren esteka zein betetzeko epea adierazteko. Parte hartu nahi baduzu, eskaria bete dezakezu horretarako adierazten diren epeetan.