Zabaltzea

Koro de la Cabak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan ekainaren 23an ospatutako Emakumeak Ingeniaritzan Nazioarteko Egunean parte hartu du.

Lehenengo argitaratze data: 2026/06/29

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak jardunaldi hau antolatu du, emakumeek ingeniaritzaren arloan egindako ekarpena aitortu eta ikusarazteko asmoz. Ekimen honen bidez, belaunaldi ezberdinetako esperientziak partekatu dira, etorkizuneko erronkei begira aniztasunak duen balioa azpimarratuz. Jardunaldiak topagune izan da, ezagutza, inspirazioa eta elkarrizketa sustatzeko.