Ikasteko gelak asteburuetan zabalik

Asteburuetan, azterketa aldian, ikasteko gelak zabalduko dira UPV/EHUko ikasleentzat.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)

Eraikin nagusiko beheko solairuko ikasgelak
Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83
48015 Bilbao
Metroa: Sarrikoko geltokia

Larunbat eta igandeetan, 2018ko abenduaren 15etik urtarrilaren 27ra, 08:00etatik 22:00etara.
Abenduaren 31an, 08:00etatik 15:00etara.
  • 900 plaza baino gehiago
  • Jantokia mikrouhin-labearekin
  • Berdeguneak atsedena hartzeko
  • Gela bat taldean ikasteko

Oharra: UPV/EHUko ikasle txartela behar da sartzeko.