Ingeles tekniko/akademikoko mintegiak irakasleei eta ikertzaileei zuzenduak, eta UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordetzak diruz lagunduak

Bizkaiko Campuseko errektoreordetzak jarduerak sustatzen jarraitzen du irakasleak eta ikertzaileak ingeles tekniko/akademikoko ezagutzan eta erabileran etengabe presta daitezen.

Komunikazio-gaitasuna ingelesez gure unibertsitatean sustatzeko helburuarekin, bestelako premien artean, irakasleek ingeles teknikoko gaitasunak garatzeko premia dute, irakaskuntzaikaskuntza prozesua eta ikerketako jardueren garapen egokia erraztuko duen prosa zuzen, egokia eta arina lortzearren.

Aurreko deialdian eskaini diren ikastaroen onarpen zabala kontuan harturik, aurten ere irakasleen eta ikertzaileen hizkuntza-gaitasuna hobetzera zuzendutako ingeles tekniko/akademikoko mintegiak antolatuko dira. Hau horrela izanda, bi motako ikastaroak eskainiko dira, bata ingeles orokorrekoa ahozko nahiz idatzizko trebetasunak garatzeko eta bestea, espezifikoa, ahozko gaitasunak lantzeko. Ikastaroak Bizkaiko Campuseko Hizkuntza Laborategian diseinatu dira, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak diruz lagunduak.

Beste dokumentu batean erantsita dagoen eskaria aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 3tik 20ra bitartekoa izango da.

 

Metodologia

Hizkuntza-laborategian erabiltzen den irakaskuntza-ikaskuntza metodologia komunikazio ikuspegian oinarritzen da, irakaslea unibertsitate arloko ikasleen artean edo ikerketa-esparru batean hizkuntza eraginkortasunez erabiltzeko gai izan dadin. Hori horrela izanik, eta izena eman lezaketen parte-hartzaileen profil desberdinak aintzat hartuta, lan-taldeak ondoren adierazten diren jakintza arloen arabera antolatuko dira:

  • Zientzia Esperimentalak eta Osasun Zientziak.
  • Zientzia Teknikoak.
  • Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak; eta Artea eta Giza Zientziak.

Aurreko helburuak lortzeko, 25 orduko bi ikastaro antolatu dira; A: Technical English eta B: Communication Skills. Ikastaroak 2.5 orduko hamar saiotan antolatuko dira, hizkuntzaren hainbat alderdi tekniko eta praktiko garatzeko.

A IKASTAROA: TECHNICAL ENGLISH

1. saioa. Iraupena: 2.5 ordu

Aurkezpena eta sarrera.

“Ice Breakers” ariketak landuko dira talde-kohesioa jorratzeko. “Needs Analysis”aren ebaluazioari eta identifikazioari ekingo zaio, aldez aurretik parte-hartzaileei bidaliko zaizkienak haien beharrizanak zehazteko. “Needs Analysis”az gain, parte-hartzaileei ingelesez idatzitako zenbait testu bidal dezaten eskatuko zaie, banakako akatsak zuzentzeko asmoz.

2.- 9 saio. Iraupena: 20 ordu

Dokumentuak ingelesez jaso eta ekoiztu.

Dokumentuak sortzeko Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako unibertsitate ospetsuenetatik lortutako testuak erabiliko ditugu; hala nola, biltzarretako testuak, testu-liburuak, monografiak eta parte-hartzaileen ezagutza arloekin harremana duten hainbat argitalpen.

Erabilera akademikoetarako ahozko konpetentzien garapena ingelesez.

Ahozko konpetentzien barruan (Speaking) landuko diren trebetasunak jariotasuna eta zehaztasuna izango dira; era berean, ahoskerari, doinuari eta azentuazioari garrantzi berezia emango zaie. Lehentasuna parte-hartzaileen lan-eremu zehatzetako terminologiaren ahoskera egokiari eskainiko zaio. Komunikazio-estrategiak indartuko dira, galde-erantzun saioak egin ahal izateko, jariotasunez, bat-batean, era formalean zein informalean.

Testu espezializatuen itzulpena.

Testu praktikoen itzulpena landuko da, benetako testuen azterketaren bitartez. Egitura gramatikalak indartuko dira, arreta berezia eskainiz ingelesez eta gaztelaniaz erabiltzen diren egituren konparazioari; eta parte-hartzaileek hala eskatuz gero, baita ingelesez eta euskaraz erabiltzen direnei ere.

Terminologia espezifiko egokiaren aurkezpena.

Lan-metodoak erakutsiko dira, baita terminologia bilatzeko, lortzeko eta birziklatzeko teknikak ere. Kontsulta bizkorra eta erraza egin ahal izateko terminoak biltzeko erak aurkeztuko dira.

Ingelesez egingo diren aurkezpen akademikoetarako tekniken eta hizkuntzaren erregistro egokiaren azalpena.

Irakasle natiboen benetako bideoak ikusiko dira, aurkezpen akademikoetan erabiltzen dituzten hainbat hizkuntza-erregistro aztertzeko. Egituraren eta esaldien erregistroaren arteko harremana aztertuko da.

Erabilera akademikorako zein irakaskuntzarako Power Point aurkezpenak sortzea.

Power Point aurkezpenekin saio praktikoak burutuko dira. Saio horietan hobekuntza-estrategiak azaldu, eta parte-hartzaileen banakako akatsak zuzenduko dira. Saio guztietan trebatzaileak parte-hartzaileen banakako arazoak eta zailtasunak identifikatu eta antzemango ditu, eta nori bereak jakinaraziko dizkio.

10. saioa. Iraupena: 2.5 ordu

Edukien ebaluazioa.

Azken saioan, ikastaroan zehar garatutako estrategien eta edukien laburpena egingo da “Brain Storming” batekin batera; horri esker, ideia berriak eskainiko dira ikasleek ingeles autodidaktarako gaitasuna lantzen jarrai dezaten. Ebaluazio-metodoa ikastaroan zehar egindako azken lan baten aurkezpena izango da (ahozko aurkezpena edo idatzizko artikulua). Partehartzaileei galdetegi bat emango zaie ikastaroaren balorazio pertsonala egin dezaten.

 

B IKASTAROA: COMMUNICATION SKILLS

Ikastaroa diseinatuta dago ikasleek duten ezagutza partekatu eta ingelesa erabiltzeko baliabide hobeak ikas ditzaten. Horretarako, metodo batez ere praktikoak erabiliko dira, hala nola bikoteka lan egitea, taldeka lan egitea eta lantalde txikietan lan egitea. Nola ez, liburu espezializatuetako ariketak erabiliko dira ikasleak eskolan hitz egin dezan prestatzeko. Horrela, trebetasun berriak bereganatuko ditu hiztegiari eta ahoskerari dagokienean, eta intonazioa, erritmoa eta jariotasuna hobetuko ditu.

1. eta 2. saioak. Iraupena: 5 ordu

Aurkezpena. Soinuak.

“Ice Breakers” ariketak egingo dira talde-kohesioa lantzeko. Ingeles alfabetoaren ahoskera zuzena lantzeko ariketak ere egingo dira.

3. - 7 saio. Iraupena: 12.5 ordu

Ahozko konpetentzien garapena ingelesez.

Ahozko konpetentzien barruan landuko diren trebetasunak jariotasuna eta zehaztasuna izango dira; era berean, ahoskerari, doinuari eta azentuazioari garrantzi berezia emango zaie. Euskal/erdal hiztunentzat bereziki zailak diren soinuak landuko dira. Hiztegi berria ikasiko da eta esaldi egokiak eraikiko dira, egoera formal zein ez formaletarako, jariotasun handiagoa eta ingeles doinu naturalagoa lortzeko.

8. saioa. Iraupena: 2.5 h ordu

Ahozko konpetentzien garapena elkarrizketan.

Elkarrizketa bati begira landuko diren trebetasunak estrategietan oinarrituko dira, topatuko dugun testuinguruaren araberako estrategietan, hain zuzen ere.

9. eta 10. saioak. Iraupena: 5 ordu

Aurkezpenak sortzea.

Ebaluazio-metodoa ikastaroan zehar egindako azken lan baten aurkezpena izango da, hau da, ahozko txosten baten aurkezpena taldearen aurrean. Parte-hartzaileei galdetegi bat emango zaie ikastaroaren balorazio pertsonala egin dezaten.

Saioen antolaketa

Aurrez aurreko ikastaroak izango dira, edukiera zein indarrean dauden osasun-arauak errespetatuz. Bi ordu eta erdiko hamar saioak maiatzaren 24tik aurrera emango dira, eta bost astean zehar. Asteko bi saioak honako aukera hauen artean hautatuko dira: astelehen eta asteazkeneko taldea, edo astearte eta osteguneko taldea. Ordutegiari dagokionez, 12:00etatik 14:30erako saioak ezarriko dira. Gutxienez, zortzi ikaslek osatutako taldeak sortuko dira eta, gehienez, lau talde antolatu ahal izango dira. Saioen banaketa honako hau izango da:

Saioak Astea
1. eta 2. Maiatzaren 24etik 27ra
3. eta 4. Maiatzaren 31tik ekainaren 03ra
5. eta 6. Ekainaren 07tik 10era
7. eta 8. Ekainaren 14tik 17ra
9. eta 10. Ekainaren 21etik 24ra

Onuradunak

Ikastaroa Bizkaiko Campuseko irakasle eta ikertzaileei zuzenduta dago. Jariotasuna duen ingeles maila eskatzen da, B2ren parekoa edo baliokidea den mailarekin elkarrizketa bat izan eta testuak sortzeko modukoa.

Ikastaroen kostua

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak diruz lagunduko ditu ikastaroak, eta kostua 90 €-koa izango da. Ordainketa ikastaroak hasi aurretik egingo da, eta ordain-agiria posta elektronikoaren bidez helaraziko da

Eskaerak aurkezteko epeak

Ikastaro hauek egiteko interesa duten pertsonek erantsita dagoen eskaera bidali beharko dute Hizkuntza Laborategiaren helbide elektronikora: info@nikspik.net Eskaerak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 3tik 20ra izango da.

Maiatzaren 24a baino lehenago jakinaraziko zaie interesatuei ikastaroan onartu dituzten edo ez, eta lehenengo saioa non izango den.

Plazen banaketa eskaerak jaso diren hurrenkeraren arabera egingo da.