Mintegia: Ekintzailetza aukerak Silver Economy-an Gizarte Ekonomiaren ikuspuntutik

SSI taldearen eskutik

#ekinSilverEconomy
Egunak: 2019ko martxoaren 11 eta 12an
Ordutegia: 9:30tatik - 13:00era
Lekua: Basoko Etxea

Helburua

Kooperatiba izaerako ekintzailetza sustatzea, gizarte arazoak konponduz eta biztanleriaren zahartzeari eta mendekotasuna duten pertsonen arretari dagokionez egun daude beharrei aurre eginaz.

Garatu diren jarduerak

1. eguna: Prestakuntza eta sensibilizazioa. Silver Economy delakoaren aukerak

Helburua: Eskariari dagokionez arlo soziosanitarioak gure gizartean lortu duen dimentsioaren inguruan orientatzea, kontzientziatzea eta sensibilizatzea partaideak. Eskari horrek ekintzailetza, dibertsifikazio eta enplegu aukera ugari ekarri dituela azalduko zaie ere. Gehiengo berri bat (adineko pertsonak) loturiko eta negozio aukerez beteriko merkatu berri bat ireki dela azaltzea. Pertsonak horiek lengoaia  berribat eskatu dute pertsonen arteko harremanetarako, bai eta beren behar eta baloiei egokitutako zerbitzuak ere.

2. eguna: Gizarte ekonomiako enpresen inguruko prestakuntza

Helburua: Lan asoziatuko kooperatiben inguruan prestatzea eta informatzea, "Silver Economy" delakoari loturiko ekimen gehienak abiarazteko enpresa eredu egokiena den heinean (Kooperatiba printzipioak eta balioak, sozietate gaiak, zergak, gizarte segurantza, enpresa eratzeko eta martxan jartzeko izapideak, gizarte ekimeneko kooperatibak,...).

Hartzaileak

Unibertsitateak eta beren Ekintzailetza Zentroak. Zehatzago esanda:

  • Ekintzailetza sustatzen duten unibertsitate programetako onuradunak.
  • Unibertsitate ikasketen azken ikasturtean dauden ikasleak.
Izena emateko posta elektonikoa bidali behar diguzu: zitek@ehu.eus