Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoaren I Maketa Lehiaketa abian da

Lehenengo argitaratze data: 2013/10/02

Irudia

Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoaren I Maketa Lehiaketa abian da. Lehiaketa Euskal Herriko Unibertsitateko ikastegietan matrikulatutako ikasleei begira antolatu da; bereziki, aipatutako eskolako ikasleei begira.

Ikasleek taldeka parte hartuko dute. Lehiaketara aurkezten den talde bakoitzean bi ikasle izango dira, gutxienez, eta lau, gehienez. Ikasle horietako batek nahitaez izan beharko du aipatutako ikastegiko ikaslea.

Lehiaketak Construcciones Sukia, Gedi eta Etxeonenak enpresen babesa du.

Maketak emateko azken eguna azaroak 29 da eta sari banaketa abenduaren 13ean izango da.