Breadcrumb

Albisteak

VIII. E-mprende lehiaketa, krisi sasoian ere enpresak sortu daitezkeela erakusteko simulatzailea

Lehenengo argitaratze data: 2013/02/12

Irudia

Hilabetean enpresa bat zuzendu nahiko zenuke? Horixe da erronka, Zitek Mintegiak -UPV/EHUk enpresa bat sortu nahi duten ikasleei eskaintzen dien laguntza egitaraua- eta Ekonomisten Euskal Elkargoak VIII. E-mprende 2013 lehiaketaren bidez jaurti duten erronka. Lehiaketa hau, www.simuladores-empresariales.com/emprende2013 web gunearen bitartez garatuko den enpresa-simulatzaile bat da.

UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek hartu ahal izango dute parte lehiaketa honetan, eta baita enpresa berri bat nola jarri daitekeen martxan ezagutzeko beharrizana sentitzen duten profesionalek ere.

E-mprende lehiaketan parte hartu nahi dutenek otsailaren 11tik 27ra bitartean eman beharko dute izena. Lehiaketa honek tresna birtualak eskaintzen ditu eta, horien bitartez burutuko den joko batekin, krisi sasoian ere enpresak sortu daitezkeela erakutsiko du. Bai banaka zein taldeka parte ahal izango da eta enpresa birtual bateko kudeatzaile bihurtuko dira parte hartzaileak, merkatu birtual bateko enpresa onena direla erakusteko helburuarekin. Horretarako, hainbat eszenatoki sozio-ekonomiko planteatuko dira eta horien aurrean erreakzionatu beharko dute erabakiak hartuz, errentagarritasun eta produktibitate helburuak lortzeko.

Eginkana Ekintzailea

Lehiaketaren aurpezpena baino lehen, Eginkana Ekintzailearen sarien banaketa burutu da. UPV/EHUk antolatutako ekimen online honen helburua izan da enpresak sortzen laguntzeko unibertsitateak dituen programak ikasleei ezagutzera ematea (Zitek Mintegia Bizkaian eta Inizia Araba Campus Araban) eta auto-enplegua sustatzea, enpresa bat sortzeko eman behar diren lehen pausuak zeintzuk diren azalduz.

500 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte Bizkaia eta Arabako Campusetan aldi berean burutu den ekimen honetan. Lehiaketako parte hartzaileek galdera sorta bat erantzun behar izan dute eta, horien bitartez, auto-enpleguaren eta enpresak sortzearen arlo desberdinak ikasteko aukera izan dute ikuspuntu ludiko eta, era berean, hezitzaile batetik.