Breadcrumb

Albisteak

UPV/EHUk Uda Ikastaroetako edizioa anbiziotsuena aurkeztu du

Lehenengo argitaratze data: 2014/04/07

Irudia

131 jarduerek osatuko dute 2014ko udaldiko programa

UPV/EHUko Uda Ikastaroen hogeita hamahirugarren edizioa aurkeztu da. Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Jose Luis de la Cuesta Uda Ikastaroen zuzendaria eta Silvia Churruca BBVA Fundazioko Komunikazio zuzendaria ekitaldiaren buru izan dira. UPV/EHUko errektoreak edizio hau uda ikastaroek bere historian zehar izan duten ediziorik anbizioena dela esan du "hiru zentzutan handituko delako: jardueretan, guneetan eta lanerako hizkuntzetan".

Aurtengo egitarauak 131 jarduera biltzen ditu (73 ikastaro eta mintegi, 17 kongresu, 9 elkargune, 12 eskola, 8 jardunaldi profesional eta 10 tailer). Halaber, euskarazko eta ingelesezko eskaintza areagotu da; izan ere, eskainitako jardueren %25 hizkuntz hauetako batean eskaintzen da.

UPV/EHUko Uda Ikastaroek Donostiako Miramar Jauregian izango dute egoitza nagusia baina edizio honetan ikastaroen presentzia Bilbo eta Gasteizen areagotu da Gipuzkoako ohizko lekuak ez ezik (Zubieta, Irun, Oñati, Tolosa y Getaria). Halaber, Iruñea jarduera baten egoitza izango da ere.

Aurten zahartzaroa, zinea, Europa, eta Ingurugiroaren babesak eta energia eta jasangarritasunak pisu garrantzitsua izango dute. Arreta-gune izango dira ere, besteak beste, postmodernitatea, sare sozialak, garraiobide eta azpiegiturak, kooperatibak, demografia, genero auziak -baloreen aldaketa edo ordezkaritza politikoari dagozkionez-, drogen kontsumoa eta aurrea hartzea, bai eta, oso bereziki, cannabisari buruzko politika, esklerosi anizkoitza, goranzko bortxakeria, gerra zibila 75. urteurrenean, edoskitzea, botikak, burmuina, loa, emozioak, nerabeen sexu-hezkuntza, pentsamendu sortzailea, magia, txotxongiloak...

Ikastaroen zuzendari lanetan izango dira, berriro ere, Bernabé Tierno, Javier Urra, Espido Freire, Luisa Etxenike, Andoni Egaña, Begoña Ibarrola, Mikel Etxarri, Carlos González, Eduard Estivill, Juanjo Álvarez, Iñigo Lamarca, Mariasun Landa…

Jose Luis de la Cuesta Uda Ikastaroen zuzendariak helburu nagusia azaltzen du. "Ikastaroen egitekoa, partaide anitzetara iristea da, unibertsitateko ikasleengana ez ezik, profesionalengana, zeinak, duela zenbait urte, erraz gainditzen baitute gure ikasleriaren erdia. Ez dira gutxi, gainera, hiritar guztioi zuzendutako jarduerak, aurreko urteetan legez, Ikastaroak guztiontzat programazioan bilduko ditugunak. Hauek, hitzaldi eta jarduera irekiekin osatuko dira".

Argibideak

Matrikula eta/edo ostaturako beka eskatzeko epea: Apirila

Matrikula murrizturako epea: Maiatzaren 5etik-31ra