Txina berria, ikergai

Lehenengo argitaratze data: 2013/07/23

Irudia

UPV/EHUko liburu batek Txinako Errepublika Popularra azken urteotan bizi dituen aldaketa sakonak aztertzen ditu.

Nazioarteko potentzia moduan Txinak izan duen igoerari dagozkion kontuak mende honetan gehien jarraitu direnak izan dira, irailaren 11ko eraso terroristak, Irakeko gerra edo Barack Obamaren izendapenaren aurrean.

UPV/EHUko irakasleak diren Kepa Sodupe Nazioarteko Ikasketen Katedrako arduradunak eta Leire Mourek koordinatu dute "China en el escenario internacional: una aproximación multidisciplinar" liburua, eta hainbat unibertsitatetako izen handiko 13 akademikok parte hartu dute bertan. Txinak nazioarteko kontzertu berrian duen garrantzi gero eta handiagoaren garapenaren eta balizko ondorioak aztertu dituzte, hurbilketa historiko, ekonomiko, politiko, sozial, kulturala eginez, baita nazioarteko harremanen ikuspegitik ere.

2030 heldu baino lehen, posible da Txina munduko lehenengo ekonomia bihurtzea. Txinak lortu duen arrakasta ekonomikoak munduan miresmena sortu du bere lorpen eta azkartasunagatik eta, horregatik, jarraitzeko eredutzat hartzen dute garapenean dauden zenbait herrialdek. Baina garrantzitsuena ez da kanpoko merkataritzak lortu duen bolumena, dibisen erreserba edota bere BPG bezalako datu ekonomiko hutsak, baizik eta Asiako herrialdeak erabili duen eredua. Beraien filosofian eta tradizio kulturalean oinarritutako eredua da, Mendebaldeko baloreak unibertsalak izatearen uste sendoa baldintzatzen duena eta merkatu-ekonomiako berezko metodoak eta kanpoko irekiera aplikatzen dituena.

Erreformak egon arren, Txinak ez ditu bere estruktura politikoak pitzatuta ikusi. Erreforma horiek atera dituen alderdi komunistak ez die buruzagi izateari eta indarrean dagoen erregimenari uko egin nahi. Hala ere, erreforma hauek kapitalismoan tipikoak diren desoreka ekonomiko eta sozialak errepikatu dituzte, eta gaur egungo Txinako errealitateak frogatu du bere biztanleriarentzako ongizate materialaren helburuak ez dituela lortu.

"China en el escenario internacional: una aproximación multidisciplinar" liburuak azken urteotan gertatu den fenomeno politiko eta ekonomikoa jorratzen du zortzi kapitulutan: Txinako Errepublika Popularreko errealitatea eta ondorioak aztertzen ditu, nazioarteko harremanetan ez ezik, epe ertainean, planetako ekonomietan eta gizarteetan eragin ditzakeen aldaketa sakonetan ere.

Liburua UPV/EHUko Nazioarteko Ikasketen Katedrako Eskualde-ikasketen Programaren barruan gauzatu egin da eta duela gutxi kaleratu du Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak.