Breadcrumb

Albisteak

Bilbao Art Districtek etorkizunari begiratzen dio

Lehenengo argitaratze data: 2014/05/12

Museoek, erakusketa-aretoek, arte-galeriek, kultur elkarteek eta Bilbao Centro Merkatari Elkarteak "oso positibotzat" jo dute "Arteen Asteburua" ekimena

Maiatzaren 2an eta 3an 17.200 pertsonak baino gehiagok bisitatu dituzte Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Museoa, Bilbo Itsasadarra Itsas Museoa, Errekalde Aretoa eta Iberdrola dorreko erakusketa.

Galeriak ikusleez "beteta" egon dira ateak zabaltzeko bi egunetan, eta proposamen berriak prestatzen ari dira, horien artean udazkeneko programazioaren baterako inaugurazioa nabarmentzen dela.

Bilbao Art Districtek honako erronka hauek proposatu dizkio bere buruari, etorkizunari begira: artearen aldeko "grina" gazteen artean hedatzea, bildumazaletasunaren aldeko interesa piztea eta sortzen ari diren balioak babestea.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Art Districtekin duten konpromisoari heldu diote berriro, eta erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetza indartzearen aldeko apustua egin dute, atxikimendu gehiago gehituta.