Abian da UPV/EHUren mikrokontakizun solidarioen lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2013/10/03

Urriaren 30a baino lehen aurkeztu behar diren idazlanek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala izango dute gaitzat.

UPV/EHUko %0,7 Elkartasun Fondoak (EFE07) Mikrokontakizun Solidarioen Lehiaketa antolatu 'Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala' izenburupean, Euskal Herriko Unibertsitatearen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzek eta Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak babestuta, unibertsitateko ikasle eta langileen artean elkartasunarekiko sentsibilizazioa bultzatzeko asmoz.

Urriaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira, euskaraz ala gazteleraz, eta, gehienez, 150 hitz izan behar dituzte (izenburua eta ezizena zenbatu gabe). Testuak posta elektronikoz soilik bidali behar dira, helbide honetara: concursomicro07@gamail.com.

UPV/EHUko kide guztiek har dezakete parte lehiaketa honetan, bai ikasleek, irakasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, zein kontratatutako beste langileek ere. Lehiakide bakoitzak gehienez mikrokontakizun bat aurkez dezake, eta kontakizunaren gaiak Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren artikuluetako bat izan beharko da.

Mikrokontakizun Solidarioen Lehiaketa honetan sei sari emango dira guztira: euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako kontakizun onenei (300 euro eta diploma ba bakoitzari); bi accesit, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz (200 euro) eta, beste alde batetik, bozketa irekiaren bidez (https://www.ehu.eus/rowupv07/ddhh.html) erabakitako euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako kontakizun onenari saria (100 euro bakoitzari). Sariak abenduaren 12an banatuko dira, Giza Eskubideen adierazpenaren urteurrena ospatzeko.